Ermuko Udalak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako aldi baterako Enplegu Integral bat garatuko du, formatu mistoa izango duena. Dagoeneko zabalik dago hautaketa-prozesua.
Proiektuak 200 prestakuntza-ordu izango ditu, banakako lan-prestakuntzako 10 ordu eta, ondoren, lanaldiaren % 75eko lan-kontratua ordutegi jarraituan, sei hilabetez lehentasunezkotzat jotzen diren kolektiboetako 12 langaberentzat eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda daudenentzat.
Lanpostuen profila ondorengo hau da:
- Herri-lanetako peoiaren 12 lanpostu, oro har. Langabetuak eta lehentasunezko arretako kolektiboren batekoak.
Gainera, proiektu honi lotutako beste hiru kontratazio egongo dira.
- Lorezaintzako eta garbiketako irakasle-postu 1.
- Lorezaintzako eta garbiketako arduradunaren postu 1.
- Programako administrari lanpostu 1.
Enplegu Proiektu Integralaren helburua da laguntza integraleko ibilbideak garatzea proiektuaren hartzaile diren langabetuak gizarteratzeko eta laneratzeko. Hau da, parte-hartzaileei gaitasun profesional baliagarriak ematea, lan bat lortzeko aukerak hobetzeko, beren autoestimua hobetzeko eta beren berrespen profesionala hobetzeko. Lan-gaitasunaren maila handitzeak ondorio zuzenak ditu parte-hartzaileen posizionamenduan, bai lanpostu bat lortzeko, bai bizitzarako oro har. Enplegu Plan Integral honen bidez, interes publikoko obrak edo zerbitzuak landuko dira, hala nola udalerriko hiri-ingurunea eta ingurune naturala mantentzea. Baita espazio publikoak eta hiri-altzariak garbitzea ere.
Pertsona horiek tokiko eremuan onura publikoko eta gizarte-intereseko jarduerekin lotutako lanak egingo dituzte, erakundean lan egiten duten egituradun langileak ordezkatzea ekarri gabe.
Hautagaien betekizunak
Programan parte hartuko duten pertsonek langabezian egon beharko dute, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda eta enplegu-eskatzaile gisa alta emanda, hautaketa-prozesurako hautagaitza aurkezten dutenean eta lan-kontratua hasi aurreko egunean. Ermuan eta/edo Mallabian erroldatuta dauden pertsonei emango zaie lehentasuna.