Astelehen honetatik aurrera ikusgai dago Gallartako liburutegian Rubén Orozco artista mexikarraren 'Bakardade ikusezina' izeneko erakusketa ibiltaria. Obra honen protagonista Mercedes da, banku batean eserita dagoen adineko emakumea. Eskulturaren bidez gizartea adinekoen artean nahi gabeko bakardadeaz kontzientziatu nahi du.

Izan duen harrera onari esker, Bizkaiko hainbat herri bisitatu ditu. Orain, abantarrek Mercedesengana, erakusketaren protagonistarengana, hurbildu ahal izango dute azaroaren 28ra arte Gallartako liburutegian.

Erakusketa atzo bertan ireki zen inaugurazio instituzionala baten bidez, zeinetan Iñaki Urrutia de Cura alkateak eta Koldo Bilbao BBKko kultura arduradunak parte hartu zuten. Bertan, alkateak eskerrak eman zizkion BBKri "ekimen bikain Abanto Zierbenara hau hurbiltzeagatik. Zalantzarik gabe, Mercedesek nahi ez dugun bakardadearen ondorioez eta gizarteratzearen garrantziaz hausnartzera gonbidatuko gaitu". Era berean, abantarrak Gallartako liburutegira hurbiltzera animatu zituen, artelan intimo eta beharrezko honetaz gozatzera.

Aipatzekoa da, gainera, erakusketaren osagarri gisa, Abanto-Zierbenako Udalak eta BBK-k beste bi jarduera antolatu dituztela, azaroaren 21ean eta 28anmural bat eta kafe tertulia bat, hurrenez hurren.

​Osasunaren Mundu Erakundearen datuen arabera (OME) bakardadea XXI. mendeko epidemia izango da: historian lehen aldiz, biztanle gehienek 60 urteko edo gehiagoko bizi-itxaropena dute. 2050erako 2.000 milioi pertsona inguru egongo dira adin-tarte horretan, eta nahi gabeko bakardadea da gizarte zaharkitu honek aurre egin beharreko erronketako bat. Nahi ez den isolamenduak ondorio negatiboak ditu osasunean, eta heriotza goiztiarrarekin lotuta dago. Arazo horren ondorioak maila fisiologikoan, emozionalean eta sozialean gertatzen dira, eta askotan etsaitasuna, erresumina, depresioa, tristura eta antsietatea eragiten dituzte.