Gorlizko Udalak Udalak 2025eko partaidetzazko aurrekontuetan proposamenak urkezteko epea zabaldu du. Herritarrek beraien proposamenak abuztuaren 24ra arte bidali ahal izango dituzte eta 16 urtetik gorako gorliztarrek beren ekarpenak egiteko aukera izango dute. Udalak 50.000 bideratuko ditu ekimen honetarako, herritarrek udalerria hobetzeko egiten dituzten eskaerei erantzuteko.

Prozesu honen bidez, Gorlizko Udalak herritarrak inplikatu nahi ditu, hauek beren beharrak eta interesak adieraz ditzaten, udalerria bera hobetzeko. Gorlizko Udalak, 2025eko aurrekontu orokorrerako, aurrekontu-gastuari buruzko erabaki zehatz batzuei buruzko kontsulta publikoa egiteko beharrezko bideak ezarriko ditu.

Horretarako, Gorlizko Udalak 50.000 € bideratuko ditu aurrekontuaren barruan 2025eko Udal Aurrekontuaren Proiektua egin aurretik jasotzen diren proposamenetarako.

Gorlizko herritarrek proposamenak aurkezteko prozesua 2024ko uztailaren 30ean hasi zen eta 5 fasetan banatuta egongo da.

Proposamenak biltzeko lehen fasea 2024ko uztailaren 30etik abuztuaren 24ra bitartean izango da. Bertan, interes orokorreko proposamen garrantzitsuak aurkeztu ahal izango dira, bai udalerrian, bai auzoan, hurrengo 5 gai-eremuei lotuta eta udal-eskumenen barruan, betiere jarduera horiek aurrerago adierazitako baldintzak betetzen badituzte.

Aurkeztu 5 arlo hauetarako zure proposamenak

  • Gizarte-ongizatea eta pertsona adinekoak
  • Hiri-ingurunea eta mugikortasun jasangarria
  • Kultura eta kirola
  • Gazteak eta haurrak
  • Ekonomiaren sustapena (merkataritza, ostalaritza, turismoa, enplegua etaprestakuntza)

Proposamenak jasotzeko, horretarako diseinatutako inprimakia bete beharko da, eta Udalaren webgunean edo Gorlizko Udalaren HAZeko sarrera-erregistroan aurkeztu beharko da, telematikoki edo aurrez aurre. Azken kasu horretan, pertsona fisikoek bakarrik, nahiz eta horiek ere telematikoki egin ahal izango duten.

Proposamen horiek ezin izango dute, banaka, 15.000,00 €baino gehiago izan (BEZa barne).

Bigarren fasea:

Jasotako proposamenak ikuspegi juridikotik eta teknikotik aztertzea. Bakoitzaren zenbatespen ekonomikoa baloratuz.

Teknikoki eta juridikoki gauzatu ahal daitezkeen proposamenak baloratu ondoren, 2025eko aurrekontu-proiektuan honako hauek sartzea proposatuko duAntolakuntza Batzordeak:

  • Udalaren eskumenekoak badira.
  • Prozesuaren xede den aurrekontu-ekitaldian finantzatzea.
  • Aurrekontu-ekitaldiaren barruan egin ahal izatea.
  • Proposamena gauzatzearen aurkakoa den araudirik ez egotea, edo guztion ongiaren aurkakoa bada.
  • Herritar, udalerri edo auzo osoaren edo, gutxienez, kolektibo zabal baten ongia bilatzea, interes partikularren atzetik ibili gabe.
  • Teknikoki bideragarria izatea.
  • Kostua ebaluagarria izatea eta 15.000,00 €-tik gorakoa ez izatea, zergak barne.

Hirugarren fasea: jasotako eta onartutako proposamenak Gorlizko Udalaren webgunean argitaratuko dira.

Proposamenen hasierako onarpena egiteko, ezabatu egingo dira legez kanpoko edukia, iraintzailea edo diskriminatzailea dutenak, bai eta eskatzailearen datuak osatzen ez dituztenak ere, eta, beraz, aurkezteko baldintzak kontrastatzea eta baliozkotzea eragozten dutenak.

Laugarren fasea: aurreko faseetako emaitzak itzultzea, proposamenak argitaratuz eta ondoren herri-bozketa eginez, 14 egun naturaleko epean, 16 urtetik gorako biztanleenartean.

Gobernu Batzordeak, udalerrian eragin handiena duen irizpidearen arabera eta ahalik eta herritar gehienentzat onuragarriak diren proposamenak nagusituz, 2025eko aurrekontu-proiektuan hautatutako proposamenak sartzea proposatuko du.

Bosgarren fasea: emaitzak argitaratzea.

Lehenago aurkeztu eta onartutako proposamenak udalaren webgunean argitaratuko dira, eta bertan adieraziko dira azterketa eta balorazio tekniko eta juridikoaren faseaigaro duten proposamenak, baita azkenean aurrekontu-proiektuan sartu direnak ere.

Nork aurkez ditzake proposamenak aurrekontu-proiekturako?

  • Gorlizen erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako edonork aurkez ditzake proposamenak.
  • Udal Erregistroan inskribatutako Gorlizko edozein erakundek.
  • Gorlizen helbide soziala edo establezimendu iraunkorra duen edozein elkarte, fundazio, sindikatu, enpresaburuen elkarte, elkargo profesional, zuzenbide publikokokorporazio edo bestelako erakunde mota.

Parte hartzeko bideak: Nola aurkeztu nire proposamena?

Parte hartzeko aurrekontuen proposamen-formularioa betez

  • Udalaren web orriaren bidez, “Tramiteak on line”
  • Google Formularioa betez
  • Gorlizko Udaleko Herritarrentzako Harreta Zerbitzuan erregistraturik.
  • Jarrita dauden postontziak: Udaletxea / Kultur Etxea / Sertutxena eraikina

Zertarako aurkez ditzaket nire proposamenak?

  • Gorlizko Udalak eskumena duen orotarako.

Hala ere, Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legeak dioen bezala, sarrera publikoak ezin izango dira eztabaida-prozesuen xede izan.

Halaber, ez dira kontuan hartuko langileak kontratatzeko proposamenak, enpresak edo autonomoak kontratatzea, familientzako, irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako, fundazioentzako eta enpresa pribatuentzako diru-laguntzak eta laguntzak; bekak, sariak, ongintza edo laguntza.

Proposamenetan eman beharreko informazioa:

  • Proposamenaren izena edo izenburua.
  • Deskribapena.
  • Ez da beharrezkoa teknikoa izatea, baina ahalik eta deskribapen argiena egiten saiatu behar da.
  • Arrazoiak eta helburuak.
  • Gutxi gorabeherako kostua.
  • Proposamena, arrazoiak edo helburuak ulertzen eta/edo baloratzen lagun dezaketen dokumentuak erantsi.