Encuesta
¿Qué nota le pones a la temporada del Athletic?
Herriko gazteei bideratutako sexualitate-tailerrak eskainiko ditu Ugaok
Berdintasuna sustatzeko eta indarkeria matxistei aurre egiteko hartutako konpromisoari jarraituz, Ugao-Miraballesko Udalak udalerriko ikasleei bideratutako sexualitate-tailerrak eskainiko ditu, IPI Ugaon osasun eta prebentzio programa bat bultzatuz.
Apirilean zehar, Ugao Miraballesko Eskolako DBH Hezkuntza Zentroan Sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzeko tailerrak gauzatu dira.
“SexuBizi”, BiziBitxi Psikologia zentroak eskaintzen duen osasun eta prebentzio programa da. Ekimenak, harreman eta sexualitate osasuntsuak bultzatzea du helburu, ikastetxe eta formakuntza zentroetara hurbilduz.
Hitzaldi hauen bitartez, eta beti talde bakoitzaren beharrak erdigunean jarriz, lortu nahi diren helburuak honako hauek dira:
- Gazteek, euren burua ezagutzen, aprobatzen eta euren erotika kanporatzen eta onartzen laguntzea, asebetetsuak eta zoriontsuak izan daitezen. Horrela egoera ez osasuntsuak, nahi ez dituzten egoerak eta arriskuak baztertzeko trebetasuna bereganatzeko aukera berriak eskuragai izango dituzte.
- Sexualitate eta sexu-harreman osasuntsuak bizitzeko aukera berriak eskaintzea.
- Sexu prebentzio aukera sarbidearen erraztea.
- Sexualitateari buruzko ikuspegi positiboa, begirunezkoa eta aberasgarria ematea.
- Sexualitatearen fisiologia basikoa ezagutaraztea.
- Aniztasun eta genero ikuspegi positiboa bultzatzea.
- Sexu aholkularitzaren bitartez, hainbat arazo eta kezka ezberdinei aurre egitea.
- Arriskuen aurkako prebentzioa lantzea, autoezagutza eta autoarduraren bitartez, autoestimua eta nor bere buruaren ezagutze ikuspegi positibo batetik.
- Talde zaintzaren garrantzia azalaraztea, tratu onak bultzatuz.
- Bikote harreman osasuntsuak bultzatzea.
- Emozioak Komunikatzeko eta enpatia espresatzeko gaitasunak garatzea.
- Bizikidetzako gatazkei aurrea hartzeko eta irtenbide bakezalea emateko gaitasunak sustatzea. Nork bere burua eta beste pertsonak onartzen hasiz.