Getxoko bost ikastetxe publikotako jolastokiak irekita egongo dira eskola-orduetatik kanpo
Getxoko Andra Mari, Zubileta, Romo, Zabala eta Geroa ikastetxe publikoek euren jolastokiak irekiko dituzte eskola-ordutegietatik kanpo, udalerriko gazteei aisialdirako aukera berri bat eskaintzeko. Lehenengo hiru ikastetxeak jolastokiak irekitzen zituzten jada, Geroa orain hasi da eta Zabala laster batuko zaie.
Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak adierazi duenez, “ekimen honen helburua da espazio publikoen eskaintza zabaltzea, herritarrek, oro har, eta gazteek, bereziki, udalerriko auzo guztietan gozatzeko. Horrela, Getxoko haurrei aisialdirako aukera bat ere eskaintzen diegu, testuinguru seguru eta hurbilean, astialdia aprobetxatzeko”.
Udalak 113.500 euroan esleitu du ikastorduetatik kanpoko ikastetxeetako ikasketa-gelak, kirol-instalazioak eta barne-instalazioak kudeatzeko eta kontrolatzeko zerbitzua. Kontratuak urtebeteko iraupena du (beste urtebete luzatzeko aukera izanik). 7.000 ordu daude erabilgarri laguntzaileentzat eta 200 koordinazio-ordu.
Eskolako patioak
Andra Mari, Zubileta eta Romo zentroetako patioak, kasu bakoitzaren arabera, astelehenetik ostiral arratsaldera eta larunbat eta igandeetan irekiko dira, ordutegi desberdinetan, eta kontroleko laguntzaile bat izango dute etengabe. Gainera, tokiko taldeek kirol-instalazioak erabiltzen jarraituko dute entrenamenduak egiteko.
Geroa eta Zabala aisialdirako guneen eskaintzan sartuko dira aurten, eta ez dute kontroleko langilerik izango modu jarraituan. Espazioak ezarritako orduetan ireki eta itxiko dira.
Barruko espazioak
Aurten, berrikuntza gisa, barruko espazioak hainbat jardueratarako (ikasgelak, hitzaldiak, tailerrak...) ere eskatzeko aukera dago Andra Marin, Zubiletan eta Romon. Ordutegia izango da ireki baino ordu erdi geroago eta itxi baino ordu erdi lehenago.
Temas
Más en Bizkaia
-
Preocupación en Arrigorriaga por malos olores nocturnos: "Nos provocan picor de garganta, dolor de cabeza o nauseas"
-
Una nueva firma de moda aterriza en el centro de Bilbao
-
Fallece la periodista iurretarra Izaskun Ellakuriaga a los 53 años
-
Ocho casos de heces en un mes en las piscinas de Orduña: "Es surrealista que en 2025 ocurran estas cosas"