Maderas de Lekeitioko lurrak herriratzeko prozesuari ekitea onartu du Udalak
1,3 milioi euro ordainduko ditu Lekeitioko Udalak, 20 hektarea bereganatzeko
“Lur eremuaren kokapena eta ezaugarriak kontutan izanik, garrantzi handikotzat” jo izan du Lekeitioko UdalakAntzoriz inguruan Maderas de Lekeitio enpresak antzina okupatzen zituen lurrak herriratzea. Eta honen aldeko pausoak ematen hasia da, izan ere atzoko Osoko Bilkuran prozesuari ekitea onartu zuten gobernuan den EAJk eta oposizioan dagoen EH Bilduk, aho batez. Lurzoruaren kostua 1.350.000 milioi eurotan ezarri dute, gaur egun jabe den erakunde finan-tzario bati ordaindu beharko diotena. “Ondasun hauen berezitasuna kontutan izanda, Lekeitiok hurrengo urteetan izango dituen erronkei aurre egiteko aukera paregabea” dela iritzi diote. Etorkizunerako “estrategiko” –lurren azalera herrigunearen bestekoa baita– eremuaren birnaturalizazioari ekin behar zaio, eta etorkizunerako alternatibak finkatzea.
Lekeitioko Udaletik adierazitakoaren arabera, Antzoriz eremua herriaren eskueta izatea “berebizikoa” da, nahiz eta udal-adeministrazioa jakitun izan “planeamendu ezberdinek eragin zuzenak dituztela lursailetan; besteak beste, EAEko Lurralde Antolamenduko araudiak, Estatuko Kostako Legeak, Ispasterko eta Lekeitioko HAPOek eta, orokorrean, hirigintza eta ingurumenari dagokien arau edo legedi ezberdinek, babestutako “habitat eta/edo espezie ezberdinen bizitokiak izateaz gain”. Hala ere, “etorkizunerako ezinbestekotzat diren lurrak direla” ulertzen da. Bada, lehendabiziko pausoa eremuaren zati bat “balizko kutsatutako lurzorua” dela jakinda, berau birnaturalizatzea izango da. Hau da, “hurrengo urteetako erronketako bat kutsatutako lurrak garbitzea” izango litzateke.
“Hogei hektarea inguru dituen eremuaren balorazio ekonomikoa egin ondoren eta urte eta erdiko negoziazioaren ostean, Lekeitioko Udala eta lur-sailaren jabetza adostasun ekonomiko batera heldu” direla azpimarratu dute, “lur eremua 1.350.000 eurotan erosteko”. “Ezin daiteke ukatu Lekeitioko Udalak egin beharreko esfortzu ekonomikoa handia dela operazio hau burutu ahal izateko, baina Udalaren egoera ekonomiko saneatua kontutan izanik eta momentu honetan lurrak eskura-tzeko agertzen den aukera hau pasatzen utzi ezin den aukeratzat” definitu dute.
Antzorizeko eremuan etorkizunean egin beharrekoak lekeitiarren eskutik egingo dituzte. Izan ere, bi parte-hartze saio egin dituzte –abenduaren 13 eta 15ean– eta gaur egun zabalik da –urtarrilaren 7a arte– erakusketa publikoa Eskolapeko aretoan, non herritarrek euren aportazioa egin ditzazkete. Bestetik, abenduaren 27an proiektuaren arduradunak bertan izango dira, “proiektuaren azalpenak zehaztasunez eman eta zalantzak argitzeko”. Azkenik, informazio guztiarekin txostena osatuko da, “jendaurrean emaitzak azaltzeko”.
Temas
Más en Bizkaia
-
Euskadik inoizko industrializazio-maila handieneko etxebizitza babestuen sustapena bultzatu du Sopelan
-
Ereagan eta Portu Zaharrean bizi eta TAOren bereizgarria dutenek Algortako 1. gunean aparkatu ahal izango dute
-
La oficina para tramitar el DNI llegará a Berriatua el 15 de julio
-
Mallabia saca a licitación el bar del Hogar del Jubilado