Emakumeek presentzia urria dute Bizkaiko kale-izendegian
Emakumeek oso presentzia urria dute Bizkaiko kale-izendegian. Hau da, lurraldeko kaleen % 5-ak baino gutxiago daramate emakumeen izenak.
Web horren bidez ahal geolokalizatzea emakume izena duten kale horietako bakoitza. Horrez gain, kale-izendegi osoarekin konparaketa bidez, ahalbidetzen du bisualki alderatzea kale horiek, guztizko kopuruarekiko, duten pisu erlatibo urria. Hemen kontsulta daiteke: https://emakumeak.eus/mapa/eus/index.html.
Lan, Gizarteratze eta Berdintasuneko Foru Sailak bultzatu du kale-izendegi hau. Teresa Laespada diputatuak esan duenez, "egitura matxista sendoetan oinarrituriko gizarte desorekatuan bizi gara". "egoera eta errealitate askotan egiazta dezakegu hori; esate baterako, eremu publikoetan eta boterea dutenetan emakumeen ikuspen eta aintzatespen faltan", erantsi du.
Hala, adierazi duenez, "emakumea izatea desabantaila da oraindik ere, eta, beraz, beharrezkoa da gure ikuspena eta onarpena indartzea historikoki kanporatuak izan diren espazio horietan.
"Erakutsi nahi dugu emakumeen presentzia zenbateraino den desorekatua botere sinbolikoko eremuetan, hala nola, gure kale-izendegian. Zerbait aldatzeko, lehenik ezagutu egin behar da. Horregatik, lehenik eta behin, egungo egoera begiratu eta baieztatu behar da, hain zuzen ere, emakumeek presentzia txikia dutela gure kale eta plazetan", azpimarratu du.
Laespadak defendatu du "berdintasun- eta eskubide-kontua" dela, baina "baita etorkizuneko apustua ere", "emakumezkoen erreferenteek gizonezkoenek moduko presentzia eta protagonismoa izan dezaten", "berdintasunean den kale-izendegia, gizartea eta etorkizunean".