Asteburu honetan Gautegiz Arteaga 26 kale artistentzako mihise bilakatuko da beste behin, graffitiaren kaleko artea islatuko duen Ibilaldi of Styles delako ekimenean. Ekitaldi honen hirugarren edizioa da eta graffitiak erakusteko herri-ibilbidea da. “Bertaratutako ikusleek herrian zehar ibili ahal izango dira kaleko artearen sorkuntzaz zuzenean gozatzen duten bitartean, gazteentzako graffiti tailerrean parte hartu eta kontzertuan musikagaz animatzeko aukera ere izango dute”.
Udalak eta herriko artista ddn Mikel Aldekogaraik 2017an jarri zuten martxan, lehenengoz, sormen artistikoari bultzada emateko ekimena. “Oso pozik gagoz orain arte egindako lanarekin, batez ere herriarentzat geratu diren obrekin, balio kultural eta turistikoa gehitzen dutelako”, zehaztu du Juan Felix Naberan alkateak.
Larunbatean, urriaren 1ean, eta igandean, urriaren 2an, 11:00etatik 20:00etara, 26 kale-artistak euren artea erakutsiko dute Gautegiz Arteagako kaleetan. Lehiaketa egin bnarik, aurtengo gaia librea izango dela aurreratu dute antolatzaileek, “artistek euren sormena aska dezaten”. Bestetik, larunbatean gazteenak graffitiaren mundura hurbiltzeko 12:00etatik 13:00etara eskainiko dan doako tailerra izango da, eta 20:00etan The Riff Truckers eta Agur taldeen kontzertuak izango dira.