Síguenos en redes sociales:

Zallak kirol ikastaro eta jardueretan izena emateko epea ireki du

Zallako Udalak kiroldegiko kirol ikastaro eta jardueretarako izen-ematea zabalik dagoela iragarri die herritarrei. Zehazki, nahi duenak izena eman ahal izango du ikastaro eta jardueretan abuztuaren 31ra arte kirolak.zalla.eus webgunearen bidez, udal kiroldegiko bulegoetan edo 946670113 telefonora deituz. Ikastaroen prezioak hileko 25,17 eta 38 euro bitartekoak izango dira, ordainduta dagoen ala ez kontuan hartuta.

2022-2023 ikasturterako honako kirol jarduera hauek eskaintzen dira: Cycling, GAP, Total Training, Zumba eta Pilates. Irailean zabalduko da epea mantentze gimnasia egiteko.

Plazak mugatuak dira eta lehentasuna izango dute lehenbizi izena ematen dutenek. Talde bakoitza abian jartzeko, gutxieneko kopuru bat eskatuko da. Halaber, kiroldegiko urteko bonua dutenek matrikulan zenbateko txikiagoa ordainduko dute.

PILATES

  • Talde bakarra asteartetan eta ostegunetan 19:00-20:00

ZUMBA

  • Talde 1 asteartetan eta ostegunetan 10:00-11:00
  • Talde 2 astelehenetan eta asteazkenetan 18:00-19:00

GAP

  • Talde bakarra asteartetan eta ostegunetan 18:00-19:00

CYCLING

  • Talde bakarra asteartetan eta ostegunetan 20:00-21:00

TOTAL TRAINING

  • Talde 1 astelehenetan eta asteazkenetan 10:00 a 11:00
  • Talde 2 astelehenetan eta asteazkenetan 18:00-19:00
  • Talde 3 astelehenetan eta asteazkenetan 19:00-20:00
  • Talde 4 asteartetan eta ostegunetan 19:00-20:00
  • Talde 5 asteartetan eta ostegunetan 20:00-21:00

Ikastaroen prezioak hilean 25,17 €izango dira abonatuentzat eta 38,00€ abonua ez dutenentzat.

Gainera, 2022-2023 ikasturtea hasitakoan, beste bonu bat eskainiko da kirol ikastaroetarako (cross training, zumba, gap, cycling eta pilates). Modalitate berri honekin, nahi dutenek astean bi klase izango dituzte hautatzen duten jardueran. Baina, gainera, astero edozein diziplinatako hirugarren klase batera joan ahal izango dira, betiere behar adina plaza baldin badago. Bonu honen prezioa 31,62€-koa izango da abonatuentzat eta 47,50€-koa abonua ez dutenentzat.