Ondare oparoa duen eskualdea de Busturialdea. Urdaibaiko Biosfera Erreserbak sekuentzia historiko zabala integratzen du bere baitan, Arrolako neolitikotik hasita Foruko erromatar herrixkako garairaino, Erdi Aroko zin bidetik Gernikako Juntetxea berreraiki zen XIX. menderaino. Berau baliatuta, Bizkaiko Foru Aldundiak beste behin antolatu ditu Ibilbide Historikoak izenburupeko programa. Uztaileko asteburu honetatik hasita eta iraileraino, bisitariek gune historikoak ezagutzeko aukera izango dute, aditu eta profesionalen eskutik kasu batzuetan.

Katillotxu mendian indusketa lanak. | ARGAZKIA; DEIA

“Ibilbide hauek Urdaibaiko aztarnategi arkeologiko nagusietara hurbiltzea” dute helburu nagusi, “gure arbasoek Bizkaian utzitako ondareari buruzko informazio historikoa aurkitu, ezagutu eta eskuratzeko”. Alde batetik, Urdaibaiko eremu arkeologiko nagusiak ezagutzeko Ibilbide Arkeologikoak antolatuko dira, hemen bost bisita gidatu eskainiko dira: “Arrolako (Arratzu) oppidumeko aztarnategi arkeologikora; Foruko erromatar herrixkara; Tribisburuko (Bermeo-Busturia) nekropoli erromatarrera; Ereñozarko gaztelura (Ereño) eta Katillotxuko estazio megalitikora (Sukarrieta, Busturia eta Mundaka)”. Gainera, Bizkaiko Zin-bidearen Ibilbidea (Bilbo, Lezama, Larrabetzu, Morga, Gernika-Lumo, Bermeo) eskainiko da eta baita Burdinolen Ibilbideak Barbadun Ibaia eta Lea Ibaira bisita gidatuak eginez. Beraz, ondarea bere osotasunean ezagutzeko aukera plazaratuko dute. Orokorrean, bisita gidatuak oinez egingo dira, eta bisitari taldeak txikiak izango dira beti; kasuren batean, tren turistiko bat ere erabili ahako da. Euskerz, gazteleraz zein ingelesez eskainiko dituzte txangoak.

Urdaibaiko altxor arkeologikoak ezagutzeko aukera zabalduko dute

Gune historikoei dagokienez, Foruko erromatarren herrixkaren kasuan “errealitate birtualeko tableten bidez” ikusi ahal izango da gunea, “Ekialdeko Kantaurialdean induskatutako eta kontsolidatutako aztarnategi zabalena” dena. Oraindik indusketa lanetan, “duela ia bi mila urte sortutako forum –hortik datorkio herriari bere izena– motako establezimendu bat ezagutzeko aukera ematen du, funtzio ekonomikoak eta administratiboak bateratzen zituena, funtsezkoa I.mendetik IV.mendera bitarteko lurraldeak Erroman integratzeko prozesua ulertzeko”.

Nabarniz, Mendata eta Arratzuk konpartitzen duten Arrolako guneari buruz, Kantauri ekialdean “Burdin Aroko herrixka indigena garrantzitsuenetakoa” da. Interpretazio Zentroa ere badu Arratzun, Arrolagune, publikoari zabalik. “Bisita honek errealitate birtualeko tableten bidez duela 2300 urteko aztarnategia birsortuko du”. Bestetik, Ereñozar mendiaren gailurrean altxatuta, “XI. mendearen lehen erdian, Sancho III.a Iruñeko Errege Nagusiaren garaian, lurraldearen jagole izan zen gaztelu” ezagutu ahal izango da. Ereñokolehen parrokia ezarri zen bertan, gaur egun Urdaibaiko itsasadar guztiaen zaindari dena. Eta “Neolitoari (12.000-5000 K.a) eta Kalkolitikoari (Kobre Aroa 5000 K.a) atxikitutako erabilera kolektiboko hilobi-eraikuntzen multzoaz” ere gozatu ahal izango da, Katillotxu mendian kokatutako guneaz. “2004-2008 aldian induskatutako eta zaharberritutako bi trikuharri eta esku hartu gabeko hiru tumulu-egitura ditu”. Azkenik, “Kristo ondoko I. eta III. mendeen artean ondoko herrixka batean bizi ohi izan zuten hildakoen errautsak hartzeko” gunea ere bisitatu ahal izango da, Sollube mendian dagoen Tribisburu.

Zin bideari dagokionez, “Bizkaiko Jaunak Foruak zin egiteko zeharkatzen zituen tokitan zehar antolatutako ibilbidea da”. Hiru etapaz osatuta, Bilbotik Bermeorainoko bidadia egingo da, tartean hainbat eraikin bisitatuz. Bestetik, “herrialdeko historiari lotutako” burdinolen ibilbidean zehar Barbadun eta Lea ibaietan zehar ibiliko dira, menden poderioz sortutako industria-paisaia erakutsiz.