Astearte honetan, ekainak 7, arratsaldeko 19.00etan, Ermuko Udalak ezohiko osoko bilkura ospatuko du. Saio hori streaming bidez emitituko dugu webgune korporatibo honetan eta erakundearen YouTube kanalean.

Bilkuraren gai-zerrendak hamaika puntu ditu, eta, ohi bezala, udalbatzako kideei gonbitea eginez hasiko da, aztertu beharreko gaiekiko edozein interes garrantzitsu edo bateraezintasunen berri eman dezaten. Ondoren, 2022ko maiatzaren 1ean eta ekainaren 2an egindako azken bileren aktak onartuko dira.

Laugarren puntuan Alkateak sinaturiko Dekretuen berri emango da. Bosgarrenik, datorren 2023ko Tokiko Jaiaren data erabakiko. Seigarren puntuak Aurrekontuko inbertsioen eranskinaren finantzaketa eta Liburutegiaren eraberritze integralaren lanari dagokion atala aldatzeari buruz erabakiko.

Zazpigarren puntuan, errotuluetarako, hizkuntza-paisaiarako eta merkataritza-establezimenduetako, ostalaritzako establezimenduetako eta bestelako zerbitzuetako euskarazko edo euskarazko eta gaztelaniazko web-orrietarako diru-laguntzen oinarriak hizpide izango dira.

Ondoren, zortzigarrenean, Udalsarea 2030ekin bat egitearen inguruan erabakiko. Bederatzigarrenean, BiziPark-Ermua aparkaleku seguruaren zerbitzua kudeatzeko Aldundiarekin izenpetuko duten hitzarmena jorratuko.

Hamargarrenik, 'Obra publiko, jasotze eta garraioko Makineria Eskolako' makineria, bibliografia, simulagailuak eta lantegiko erremintaren dohaintzaz' arituko dira. Azkenik, baldin baleude, galderak eta eskaerak entzungo.

GOIZEZ, INFORMAZIO-BATZORDEA BILDUKO DA

Astearte horretan bertan, Informazio Batzordeak beste bilera bat egingo du, 9:30etatik aurrera, eta sei puntu emango ditu gai-zerrendan. Interes garrantzitsuren bat jakinarazteko gonbiteaz eta aurreko bilkuraren akta onartzeaz gain, Administrazio Elektronikoaren ordenantzari buruzko informazioa jasoko dute zinegotziek. Jarraian, 2022-2025eko Ermuko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Plan Estrategikoa aurkeztuko da. Bosgarren puntuan Urarekin egindako hitzarmenari buruzko informazioa, 'saneamenduko, Zubiaurre kolektoreko eta Gipuzkoa etorbideko obrak egiteko' eta proiektuak ukitutako lurzatiak desjabetzeko espedienteari hasiera ematearen berri emango da.

Seigarren eta azken puntuan, Betiondoko Plan Partzialaren aldaketaren behin betiko onespenaren berri emango da, kirol-ekipamenduko udal-partzelan zuzkidura-bizitokiaren erabilera txertatzeko.