Ekainaren 15ean irekiko ditu Amorebietak Ganeko igerilekuak
Koronabirusaren pandemiak eragindako egoerari aurre egiteko murrizketak atzean utzi ondoren, pandemia baino lehenagoko normaltasunera itzuliko gara hastear dagoen uda honetan. Hala, Amorebieta-Etxanoko Udalak datorren ekainaren 15ean, asteazkena, ireki egingo ditu Ganeko igerilekuak.
Igerilekuen ordutegia, astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 21:00etara izango da; igandeetan eta jaiegunetan ere zabalik izango dira, 11:00etatik 20:00etara.
TARIFA EZBERDINAK EGONGO DIRA
Tarifei dagokienez, igerilekuetara sartzeko banakako sarrerak edo 10 sarrerako bonuak erosi ahal izango dira. Horrela, helduen banakako sarrerak 4 euroko prezioa izango du, eta adingabeen tarifak 2 eurokoa. Halaber, 10 paseko bonuak 30,30 eurokoak izango dira, eta haurrenak, berriz, 15,20 eurokoak. Bestalde, elkarteek eta udalekuetako erabiltzaileek egun bateko sarrerak erosi ahal izango dituzte, helduen kasuan 2 euroan eta adingabeen kasuan 1,10 euroan.
3 HILABETERAKO ABONUA EGITEKO AUKERA EGONGO DA
Ganeko igerilekuak erabili ahal izateko abonua nahiago duten zornotzarrek, udako hiru hilabeteetarako egiteko aukera izango dute. Amorebieta-Etxanon erroldatutakoek abonu aukera hauek dituzte: familiarra, 45,50 euro; banakakoa, 30,30 euro; 15 urtetik beherakoa, 20,20 euro; eta Gazte Karneta izanda, 24,20 euro. Udalerrian erroldatuta ez dauden pertsonen kasuan, abonuen prezioa honako hau izango da: familiarra, 71,00 euro; banakakoa, 51,50 euro; 15 urtetik beherakoa, 36,40 euro; eta Gazte Karneta izanda, 39,40 euro. Era berean, Amorebieta-Etxanoko kirol-instalazioetarako urteko edo sei hileko abonua duten herritarrek sarbidea izango dute Gane igerilekura.
Temas
Más en Bizkaia
-
Las rutas por Busturialdea que nos permiten descubrir nuestra historia
-
Guillermo Buces, presidente de Cebek: "En este momento de incertidumbre hay que demostrar que somos mejores"
-
Los supermercados y centros comerciales de Bizkaia aumentan un 3,8% sus ventas
-
“La falta de control dispara las bajas, para frenar el absentismo hay que pedir al trabajador arraigo a la empresa”