Leartibai Fundazioak, Lea Artibai ikastetxearen laguntzaz, Lan Azoka antolatu du datorren igandean, ekainaren 6an, Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 13:00 arte, “eskualdeko eta inguruko 15 enpresa eta erakunde” izango dira parte-hartzaile, eta beraien serekuslehioetan egongo dira “laneratzeko dituzten aukerak aurkeztu edota lan-poltsa ezberdinetan sartzeko aukera eskaintzeko”.

Cikautxo (Berriatua), Fagor Arrasate (Etxebarria), Maier (Ajangiz), Nemak (Etxebarria) eta Orbea (Mallabia) izango dira, besteak beste, Lan Azokan. Merkataritza, turismo eta ostalaritzan lana bilatu nahi dutenek ere, beraien kurrikulumak Leartibai Fundazioaren erakuslehioan uzteko aukera izango dute.