Mariaje, Garazi ilobarekin etorri da Korrikan parte hartzera Bilbon. Biak Ermukoak dira, eta Mariajek ostiralean lekukoa eramateko ohorea izan bazuen ere, zalantzarik gabe Garaziri lagundu zion. “Ni ikasten ari nintzen eta ezin izan nintzen egon”, esan du. “Emozio handiz bizi dut Korrika”, adierazi du.