- Iragan de ostegunean, martxoaren 10ean, egindako azken Osoko Bilkuran onartu du Barrutia eta Elorriaga auzoak lotzen daben bidearen zorua egonkortzeko proiektua esleitzea aho batez onartu du Kortezubiko Udalak. Bi hileko epea eta 109.964 euroko aurrekontau izango du bidearen hobekuntzak. Gastua ordaindu ahal izateko Bizkaiko Foru Aldundiak emandako diru-laguntza izan du administrazioak.

Barrutia eta Elorriaga auzoen arteko bidearen konponketa aho batez onartu da eta lurrari eusteko eta bide hau egonkortzeko beharrari erantzuten dio. Negu partan bdea “asko hondatu” dela nabarmendi du Udalak, batez ere jasotako euriteak direla eta, “asfaltoan arrakalak eragin eta zorua ezegonkortu delako”. Karmele Enbeita alkateak jakinarazi duen moduan, “gure kudeaketaren alde garrantzitsua, gure landa-bideen sarearen egoeraren eta bilakaeraren jarraipena egitea da. Gurea bezalako udalerri batean, auzoak eta baserriak sakabanatuta dagozenean, funtsezkoa da gure landa-bideen sarea behar bezala mantentzea, gure bizilagunak segurtasunez sar daitezen euren baserri eta etxebizitzetara. Barrutia eta Elorriaga artean egingo dogun jarduketa beharrezkoa da inguru horretako bidearen segurtasuna bermatzeko, azken euriteen ondorioz kalte handiak jasan ditu eta”.

Egonkortuko den bideak Kortezubi eta Arratzu udalerriak lotzen ditu barnealdetik, Kortezubiko Barrutia eta Elorriaga auzoen artean. Zehazki, ezpondaren luiziak larriki erasandako bidearen bi zatitan esku hartuko da. Proposatzen den soluzioa hauxe da: “lehendik zegoen zoru-lauza (asfaltoa eta hormigoia) errepidearen zabalera osoan eraistea eta dagoan azpi-oinarria saneatzea. Era berean, errei-tinkatze bat egingo da errepidearen muturretan, lurrari eusteko eta irristadurak saihesteko. Azpioinarria harri-koskorregaz eta material iragazleagaz birjarriko” dela zaldu dute.

Lanen datuei dagokienez, esleipenaren ondorengo lehen 15 egunetan obren zuinketa egingo da. “Zuinketa amaitu ondoren, ziurtapena egingo da”, esan dute Udañeko ordezkariek. Bestetik, obrak kontuan hartuko ditusarbideak eta natura-inguruneari “ahalik eta kalte txikiena eragitea”. Lanak egiteko epea bi hilabetekoa izango da, eta berme-epea urtebetekoa, obrak ikuskatu ondorengo harrera-aktatik aurrera. “Lanen aurrekontua 109.964,62 eurokoa da”.

Bestetik, “gardentasunarekin eta gobernu onarekin duen konpromisoari” jarraipena emanda, Udalak Open Bizkaia datuak irekitzeko sistema foralarekin bat egitea onartu du. “Aurrera egiten dogu teknologia barriak txertatuz gure gobernantza eta herritarren parte-hartzea hobetzeko tresna legez”, azaldu du Enbeita alkateak.