Lekuek festibalak, Gernika-Lumon egiten den jaialdi boluntario eta autogestionatuak bere bederatzigarren edizioaren programazioaren zati bat aurkeztu du martxoaren 12tik 19ra bitartean. Besteak beste, ZA!, Verde Prato, Merina Gris eta Acid Mess taldeak amaituko eskainiko dituzte emanaldiak.
“Euskal Herriko urteko lehenengotariko jaialdiak edizio berria izango du, martxoaren 12tik 19ra bitartean, beti bezala Gernikako hainbat lekuetan. “Kaleak, Astra, Iparragirre Rock Elkartea, Kult Parnaso eta Lizeoa izango dira Lekuek Festibaleko kontzertu eta jarduerak hartuko dituzten agertokiak. Aurten desberdina denaren ikusgarritasunean “fokua jarriz, uniformetasunak dakarren infernuaren aurka” egin nahi dute antolatzaileek. Musika emanaldiez gain, jaialdiaren antolakuntzaren filosofia islatzen duen “programazio anitz eta independentea” osatuko dute, non segurtasun-neurri guztiak errespetatuko dituzten hi-tzaldi, disko azoka, dj, tailer, erakusketa eta beste jarduera gehiago izango diren.