“Eskolara Itzultze Solidarioaren” XIII. edizioa Bizkaiara helduko da irailaren 3an eta 4an, zehazki, Carrefour Erandio eta Carrefour Sestao hipermerkatuetan. Ekimen honen helburua da gizarte-arrisku egoeran dauden zailtasun handiak dituzten milaka familiari eskola-materiala ematea ikasturte berria hasteak dakarren gastu handiari aurre egiteko. Iniziatiba honen atezean daude Solidaridad Carrefour Fundazioa eta Gurutze Gorria.

Horretaz jabeturik, Carrefourrek eskola materialeko 121.000 euroko dohaintza zuzenarekin ekingo dio aurtengo edizioari. Zaurgarritasun-egoeran dauden milaka umeren arlo horretako beharrei erantzuteko baliabideak izango dira. Abiapuntu horri herritarrek kanpaina honen barruan egingo dituzten ekarpenak gehituko zaizkio.

Ekimenaren helburua, alde batetik, zaurgarritasun egoeran dauden milaka familiarentzat ikasturte berria hasteak ekarriko duen inpaktu ekonomiko handia murriztea da, eta, bestetik, hezkuntza inklusiboa eta kalitatezkoa lortzen laguntzea, Garapen Jasangarriko 4. Helburuarekin (Kalitatezko Hezkuntza) bat etorriz, eta baita umeak eta nerabeak ahalduntzen laguntzea ere, egungo egoera konplexuan ohiz kanpokoa den ikasturte hasier bezain une garrantzitsuan. Bizkaian, Gurutze Gorriko 38 boluntario arduratuko dira Carrefour hipermerkatuetan dauden bilketa-guneetara eskola-material hori (motxilak, koadernoak, boligrafoak, arkatzak, errotuladoreak, etab.) ematera hurbiltzen diren pertsonei arreta emateaz.

Nazio mailan, Gurutze Gorriko 4.500 boluntario baino gehiago izango dira. Ondoren, Gurutze Gorriaren Tokiko Batzarrak izango dira Espainiako 47 probintziatan eta bi hiri autonomoetan euren kargura adingabeak dituzten eta egoera zaurgarrian dauden milaka familien artean eskolako materiala banatzearen arduradunak.

“Eskolara Itzultze Solidarioaren” aurreko edizioan, Nazio mailan, Konpainiak egindako dohaintza zuzenaren eta herritarrek egindako ekarpenen ondorioz, Solidaridad Carrefour Fundazioak 615.330 euroko eskola-materiala eman zion Gurutze Gorriari.

Espainian zaurgarritasun-egoeran zeuden 15.500 ume baino gehiagoren arlo horretako beharrei erantzuteko balio izan zuen zenbatekoa izan zen.