Larunbat honetan, ekainak 19, hasiko da La Encartada Moda 2021 ekimena. Koronabirusak eragindako egoera dela eta, 70 ikuslek egon ahal izango dira La Encartada Fabrika Museoan bertan. Han Ifeelnut, Inedi Design School, Julene Gregorio, Kutxa Kultur, Pedrusco eta Sutan egileen bildumak izango dira ikusgai.

Nolanahi ere, La Encartada pasabidetik igarotzen diren diseinu guztiak Instagram kontuan ikusi ahal izango dira, egun berean, zuzenean eta ikus-entzunezko modako argitalpen-formatuan, ekainaren 25etik aurrera, fabrikan bertan.

Era berean, edizio honetarako lau Fashion Film egin dira ehun urtetik gorako lantegi honetatik gertu, honako egileen eskutik: Maitena Vega, Hemen Proiektua, Eder Aurre eta Albec Bunsen. Ikus-entzunezko pieza horiek La Encartada Fabrika Museoan proiektatuko dira.

Egun horretan bertan, mahai-inguru bat egingo da 'Moda, merkataritza eta etika? Eta orain zer?' premisaren pean. Bertan, sektoreko profesionalak eseriko dira: Gema Gomez (Slow Fashion Next), Jon Curutchet (SKFK), Imanol Carretero (Gu—Da Eyewear) eta Mutur Beltz.

Horrez gain, Nenita Danger bilbotarraren aholkuak eta bizipenak ezagutzeko aukera izango da. Umorea eta ironia sendatzeko tresna gisa.

La Encartada Moda 2021 'Barriro geurean - Back to the origins, back to the original' itzuli da Bizkaiko moda abangoardisteneko profesionalen lan batzuk erakusteko. Urtero Euskal Herriko eta nazioarteko diseinatzaile eta artista ezagunak biltzen dituen eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen topaketa honek indar eta ideia berrituagoak izango ditu aurten ere. Iazko edizioa bertan behera geratu zen pandemiaren ondorioz.

Bizkaiko Foru Aldundia lurraldeko diseinatzaileekin murgildu da, La Encartada Fabrika Museoan Bizkaiko abangoardiarik onenaren hautaketa bat eginez. Horrela, moda diseinatzaileek eta osagarrien sinadurek indarrak batuko dituzte euren azken bildumak elkarrekin aurkezteko.

Enkarterriaren seigarren edizioa ekainaren 19an hasiko da La Encartada fabrika museoan, eta aurten formatu berriekin itzuliko da, lurraldeko diseinatzaileen lana ikusarazteko eta zabaltzeko, modaren arloko bizkaitar profesionalek egindako 15 lan erakustera bideratutako proiektu bati esker.

LA ENCARTADA MODA 2021 ERAKUSLETA

Aurten, berritasun gisa, La Encartada Modak erakusketa izango du baita ere. Ekainaren 25etik uztailaren 4ra egongo da irekita eta edizio honetan parte hartuko duten diseinatzaileen lan batzuk ikusi ahal izango dira bertan. Erakusketa bakarra izango da, izan ere, lekua oso berezia da, hain zuzen ere, La Encartada Fabrika Museoa, ondare industrialeko erreferentea.

Erakusketa osatzeko fashion filmak proiektatuko dira eta La Encartada Moda 2021ean zehar pasarelan aurkeztutako lanak formatu editorialean erakutsiko dira.

Horrez gain, Andrea Box Lópezen, Laino Bilbaoren, Marga Santiagoren eta SKFKren lanak erakutsiko dira, zeintzuek beraien sorkuntza lanak instalazio formatuko espazioarekin elkarrekintzan jarriko dituzten.

XXL ARTEA LA ENCARTADA FABRIKA MUSEOAREN FATXADAN

Aldi berean, uztailaren 4ra arte Encartada museoaren fatxadan olana handiak jarriko dira diziplina askotako artisten lanak erakusteko. Beste behin ere moda eta artea ahalik eta ikusle gehienetara hurbiltzeko, La Encartada Fabrika Museoan arte galeria publiko moduan eta Itxurak/Hechuras izenburuarekin proiektuan parte hartuko duten gonbidatu bizkaitarren lanak XXL formatuan erakutsiko dira.

La Encartada Modak gonbidatutako Aimar Arriola arte komisarioak fabrikaren fatxadan garatutako esku-hartze artistikoen ekimena izango da. Bertan, hainbat belaunalditako euskal artista plastikoen eta diseinatzaileen lanak erakutsiko dira eta lankidetzaren garrantzia azpimarratuko da.

Zehazki, ekimen honetarako bereziki sortutako bikoteetan parte hartuko dute, alde batetik Carlos Díez Díez diseinatzaileak eta Karlos M. Bordoy artistak eta Alba Burgos eta Dogartzi Magunagoicoechea artista plastikoek, eta bestetik, Ismael Iglesias artistak.

Proiektu honen xedea, moda eta artearen ohiko industrien parametroetatik haratago joan eta alor materialean edo teknikoan eta irudiaren esparruan artearen eta modaren eta objektu artistikoen eta jantzien arteko askotariko gurutzatzeen berri ematea da. Gainera, ekoizpen berriko esku-hartze bisualak instalatuko dira aldi batean La Encartada Fabrika Museoko fatxadetan olanen bitartez.

Desfileak, formatu ezberdinetako instalazio artistikoak, fashion filmak, mahai-inguruak, performanceak, eta abar. La Encartada Moda hemen da berriz ere, bere jatorrian, lurraldean eta bere artistekin, eta punta-puntako diseinu propio avant-gardearen eta hurbilenekoaren orijinaltasunaren eta autentikotasunaren aldeko apustua egin du berriz ere.