BILBO. Datorren ostegunean, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, urtero bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak 'Dantza alfonbra gorrian' izeneko ekitaldiaren edizio berri bat ospatuko du. Aurten, koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta, telematikoki ospatuko da. Hala ere, lurraldeko 16 dantza eskoletako 135 ikasle baino gehiagok lan egin dute Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatu ahal izateko.

'Dantza alfonbra gorrian', Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekitaldia da eta urtero Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuz lurraldeko akademietako ehun bat ikaslek parte hartzen dute; aurtengo edizioa bideo formatuko bertsio digital berri batekin ospatuko da.

Bizkaiko 16 eskola izan dira online ekitaldian parte hartu dutenak arte-diziplina hau ikusarazteko eta dantza-irakasleek Bizkaiko akademietan egiten duten lan goresgarria nabarmentzeko. Horretarako 135 ikaslek baino gehiagok euren lanik onenak erakutsiko dituzte eta Barakaldo Antzokian grabatutako bideoaren protagonista izango dira; bideo hori apirilaren 29an emitituko da Youtubeko dantzaBiz kanaletan eta Dantza alfonbra gorrian ekimenaren web-orrian.

Akademien emanaldiez gain bideoak solasaldirako tartea ere izango du, dantzaren arloko ordezkariek zuzenduta, eta bertan sektorearen egungo egoeraz arituko dira.

Aurten "Dantza alfonbra gorria" ekimenaren edizio berrian parte hartu duten 16 dantza eskolak hauek izan dira: Estudio de Ballet Clásico TGA; Ana Lara Dantza Eskola; Escuela Igor Yebra; Academia All Dance; Estudio Danco de Danza de Getxo; L´atelier Dantza Eskola; Escuela Step Up Gorliz; Miriam Danza Escuela; Escuela de Danza Sara Etxebarri; Ballets Olaeta; Berangoko Udal Dantza Eskola; Escuela de Danza Tamara Blanco; Escuela de Danza Attitude eta y Dantzerti; Dantza Eskola Andoni Aresti eta Centro de Danza Ana Rosa Tercero.