BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, Bizkaiko egoitzetako lau egoiliar hil dira azken orduetan koronabirusa dela eta.

Urtarrilaren 6aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 165
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 26
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.549
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 117
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 99

Gaur egun, 10 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Txurdinagabarri-Bilbao (44), Truiondo-Zamudio (37), Arandia-Arrigorriaga (33), Bilbozar-Bilbao (25), Centro Asistencial Gallarta-IFAS (9), Arratiako Egoitza-Dima (6), Indautxu Gurena-Bilbao (5), Rodríguez Andoin IV-Bilbao (3), Artibai-Ondarroa (2) eta Calabria-Forua (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 86 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 63 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 23 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 22 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 17 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 5 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Atzoko itxierari dagozkion egoitzetako erabiltzaileen datuei beste foku bat gehitu behar zaie, azken orduetan detektatu dena. Egindako proben emaitzetan oinarrituta, Bilboko fokua Anai Cantero I egoitzan dago. Egoitza osoari egindako baheketaren ondoren, PCRen emaitza honako hau izan da: Covid-19 duten 20 erabiltzaile daude egoitzan eta sintomak dituzten 2 ospitalera eraman dituzte. Profesionalen artean, 10k izan dute emaitza positiboa. Emaitzak gaur goizean bertan jakin dira, eta zenbaketa orokorrari gehituko zaizkio hurrengo eguneraketatik aurrera.

Azken orduetan 34 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).