BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azken datuen arabera, azken orduetan beste hiru pertsona hil egin dira Bizkaiko egoitzetan koronabirusa dela eta.

Abenduaren 13aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 101
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 41
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.383
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 137
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 63

Gaur egun, 6 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Txurdinagabarri-Bilbao (30), Eusebio Aldekoa-Zeberio (23), Calabria-Forua (19), Bilbozar-Bilbao (13), Sanfuentes- Abanto-Zierbena (10) eta Loreak-Bilbao (6).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 77 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 23 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 54 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 24 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 16 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 8 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Gaur emandako datuek Bilboko Bilbozar egoitza-zentroan detektatutako fokuari buruzko datuak jasotzen dituzte, zentroaren baheketa osoaren emaitzetan oinarrituta (124 erabiltzaile eta 100 profesional). Hauek dira egindako proben emaitzak: zentroko solairu bereko 21 egoiliarrek dute covid-19a, eta horietatik bi ospitalera eraman dituzte sintomak izateagatik; sei pertsona Birjinetxeko eta Unbeko unitate soziosanitario espezializatura eraman dute eta gainerakoak egoitzan daude sintomarik gabe. Profesionalen artean, 7 eman dute positibo.