Covid-19a Bizkaian

Koronabirusak bi hildako utzi ditu Bizkaiko egoitzetan

24.11.2020 | 19:23

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako azkenengo datuen arabera, koronabirusak bi hildako utzi ditu azken orduetan lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitzetan.

Azaroaren 23aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 165
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 30
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.147
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 119
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 57

Gaur egun, 9 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Nuestra Señora de los Desamparados-Karrantza (48), DomusVI Miraflores (39), Anai Cantero II-Bilbao (20), Indautxu Gurena-Bilbao (17), Oizpe-Munitibar (16), Vitalitas Santa Teresa-Barakaldo (13), Vidalia Santutxu-Bilbao (6), Begoñako Ama-Bilbao (4) eta Olimpia-Bilbao (2),

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 87 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 28 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 59 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 23 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 10 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 13 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Gaur emandako datuen artean, foku berririk ez badago ere, bada eguneraketa bat joan den azaroaren 16an Karrantzako Nuestra Señora de los Desamparados egoitza-zentroan detektatutako fokuari buruzkoa. Hango 62 erabiltzaileei eta 49 profesionali aldian-aldian egiten ari zaizkien probetan oinarrituta, azken PCR probetan ikusi da 55 erabiltzailek dutela covid-19a. Haietatik, 48 egoitzan daude, sintomarik gabe, beste 5 Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatura bideratuak izan dira, eta beste 2 ospitalean daude. Profesionalen artean, 14k izan dute emaitza positiboa.

Azken orduetan 8 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).