Barakaldoko Udalak eramateko janaria eskaintzeko gunea jarri du martxan
BARAKALDO. Garai zailak dira ostalaritzaren sektorearentzat. Koronabirusaren pandemiari aurre egiteko ezarritako neurriek kalte ekonomiko handiak eragiten ari dizkiete sektoreari. Hori dela eta, Barakaldoko Udalak herriko ostalaritza establezimenduek jasotzeko eta eramateko janaria eskaini dezaten online gune berri bat ireki du.
Webgune berriak (eramateko janaria eskaintzen duten Ostalaritza eta Jatetxeak, ) lokal bakoitzari buruzko informazioa jasotzen du (telefonoa, helbidea, sare sozialak...), bai eta janariaren irudiak ere (menua, kartak, sustapenak...). Hori sortzeko, David Sollak zuzentzen duen Inguraldeko Ekonomia Sustapeneko Arloak ostalaritzako lokalei buruzko informazioa bildu du, eta tresna horren berri eman die, bertan parte har dezaten. "Jarduerari eusteko eta herritarrei zerbitzu bat ematen jarraitzeko ahalegina egiten ari diren negozioek jendeari jakinarazi behar diote, eta mapa hau hori lortzeko tresna ona dela uste dugu", adierazi du Sollak. Ildo horretan, Sollak negozio guztiak animatu ditu ekimen honetan Inguralderen bitartez izena ematera, "zerbitzua edozein unetan elkartzeko edo ekimenarekin bat egiteko irekita egongo delako", adierazi du. Ekimen horrekin bat egin nahi dutenak Inguralderekin harremanetan jar daitezke 94 478 93 95 eta 94 478 94 00 telefonoen bidez (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara) eta @inguralde.eus enpresa helbide elektronikoaren bidez.
MAPA INTERAKTIBOA WEBGUNEAREN BIDEZ
Neurri hori pandemiaren lehen boladan Barakaldoko Deseskalada Zerbitzuan abian jarritako zerbitzuak handitzeko sortu da. Gainera, webgunetik mapa interaktibo batera sar daiteke, erabiltzaileek jakin eta ikus dezaten non dagoen lokala. Mapa hori sortzeko Google Maps-Mis sitios aplikazioa erabili da zerbitzu hori konfiguratzeko. Horrela, erraz, azkar eta edozein lekutatik eskura daiteke etxez etxeko zerbitzua edo, hitzordua eskatuta, janaria bertan jasotzeko zerbitzua eskaintzen duten ostalaritza-lokalei buruzko informazio eguneratua.
Inguralderen webgunean ez ezik, zerbitzu berri hori udalaren webgunean, Barakaldo App doako mugikorraren aplikazioan eta Udalaren eta Inguralderen sare sozialetan ere zabalduko da. Sollak azpimarratu duenez, helburua ahalik eta jende gehienarengana iristea da, eskuragarri dauden lokalak azkar eta erraz ezagutu ditzaten eta, horrela, tokiko ostalaritzan kontsumoa bultza dezaten.
SEKTOREARI LAGUNTZEKO NEURRIAK
Barakaldoko Udala ostalaritza-sektoreari laguntzeko lantzen ari den laguntza-multzo berriaren barruko lehen ekimena da hau. Udal-teknikariak laguntza-multzo berri hori amaitzen ari dira, eta zuzeneko laguntzak eta sektoreari pandemiaren eragin ekonomikoa murrizten lagunduko dioten hainbat neurri bilduko ditu. Laster aurkeztuko dira.
Temas
Más en Bizkaia
-
Mañu se prepara para celebrar las Fiestas del Carmen del 16 al 19 de julio
-
La historia, la costa y la cultura se dan cita este mes de julio en Lekeitio con actividades para todos
-
Las cinco notas de corte más altas de la EHU están en Bizkaia
-
Bermeoko Herri Babesa suspende su servicio de urgencia tras 33 años