Larrabetzu, herriko kontsumoa sustatzen
Bertokoa Indartuz kanpainaren hirugarren edizioan barne ekonomia bultzatuko da
Izurrite garai honetan, Bizkaiako herrietako enpresa txiki eta ostalaritza establezimenduek oso une gogorrak bizi dituzte covid-19ak ekonomian izan duen eragina dela eta. Honen aurrean, erakunde desberdinek laguntza kanpana desberdinak martxan jarri dituzte herriko ekonomia txikiari bultzada bat emateko, Larrabetzko Udalaren kasuan, Bertokoa Indartuz programaren edizio berri baten bitartez. “Izenak berak dinon lez, helburua bertokoa indartzea da, hau da: larrabetzuarrok Larrabetzuko dendak eta zerbitzuak erabiltzea”, azaldu zuten Udaletik. Honen arabera, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan erosketak eginda azaroaren 27an ospatuko den zozketa batean parte hartzeko txarteltxoak eskuratuko dira. Egunean bertan ONCE-ko zozketako azken lau zenbakiak dituenak 180 eurotan baloratutako Errigora produktu saski bat eskuratuko du. Azkenengo hiru zenbakiak dituen partaideak, ordea, 50 euroko saskia izango du. Guztira, 10.000 txarteltxo izango dira eskuragarri Larrabetzuko establezimenduetan. “Txartel bana eskuratu ahal izango da okindegian, zein frutadendan egindako bost euroko erosketa bakotxeko; supermerkatuan, arrandegian zein harategian egindako hamar euroko erosketa bakotxeko eta, baita bere, beste zerbitzu edota saltokietan 20 euroko gorako erosketa egin ezkero”, azaldu zuen antolakuntzak.
Temas
Más en Bizkaia
-
Artifizio piroteknikak erabiltzeko gomendioak zabaldu dituzte Bizkaiko suhiltzaileek
-
Aldundiak 3,4 milioi euro bideratuko ditu hainbat eremutan euskara sustatzeko
-
Educación fusiona los dos centros públicos de Deusto redistribuyendo al alumnado
-
Un único acertante en Basauri gana más de un millón de euros en La Primitiva