Getxoko ostalariek erdia ordainduko dute 2021ean euren terrazengatik
GETXO. Getxoko ostalariek erdia ordainduko dute datorren urtean euren terrazengatik. Horrela erabaki du Getxoko Udaleko osoko bilkurak atzo, hilak 29, ospatutako bileran, non jabari publikoa okupatzeagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketa onartu zen.
Neurri horren helburua da "Covid 19ak ostalaritza-sektorean dituen ondorioak arintzea, eta Udalaren diru-sarreretan 45.000€ inguruko murrizketa ekarriko du; eta, jakina, kopuru bera aurreztuko da ostalaritzako sare ekonomikoan", adierazi du Ignacio Uriarte Diruzaintzako zinegotziak.
Sektorearekin eta udal-talde guztiekin hainbat bilera egin ondoren, eta txosten eta irizpide teknikoak kontuan hartuta, Udal Gobernuak uste du "2021ari begira ostalaritzari laguntzeko zerga-arlotik hartu daitekeen neurririk egokiena" dela.
Bestalde, gastu publikoaren eremutik, pandemiak jarduera ekonomikoan aurten ezarri eta konprometitutako ondorio negatiboak indargabetzearekin lotutako ezohiko neurriak 2.000.000€-ra iritsi dira.
Botoak aldekoak izan diren arren, oposizioko hiru alderdiek (PP, EH-Bildu eta Elkarrekin Podemos) uste dute neurri hori ez dela nahikoa, berandu iritsi dela eta argi erakusten duela Udal Gobernuaren gaitasun eza sektorearen beharrei behar den unean aurre egiteko. Bestalde, Gobernuak esan du proposamen hau ez dela isolatua, ostalaritzari laguntzeko neurri sorta bat baizik.
RKEKO KAFETEGIA
Bestalde, Udal Gobernuaren (EAJ/PNV eta PSE-EE) eta PPren aldeko botoekin, eta EH-Bildu eta Elkarrekin Podemosen abstentzioarekin, RKEko kafetegia ustiatzeko zerbitzua adjudikatu da. Enpresa adjudikaziodunak ordaindu beharreko hileko kanona 1.103€-koa izango da (BEZik gabe), eta kontratuaren iraupena lau urtekoa izango da (beste lau urterako luzapen posible bakarrarekin).
Temas
Más en Bizkaia
-
Más de 2.500 universitarios se quedan tirados al averiarse un bizkaibus en Leioa
-
Una unidad de Bizkaibus maldita y “una falta de mantenimiento” pertinaz
-
Advierten de trabas para esclarecer una denuncia de agresión sexual en Galdakao
-
El Teatro Arriaga llevará a escena 'El fantasma de la ópera' esta Aste Nagusia