Koronabirusa Bizkaian

Hiru hildako Bizkaiko egoitzetan koronabirusa dela eta

29.09.2020 | 15:34

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera eman du lurraldeko mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoeraren berri. Azken orduetan, hiru pertsona hil dira Bizkaiko egoitzetan koronabirusak jota.

Irailaren 28aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 82
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 26
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 1.857
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 94
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 69

Gaur egun, 9 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Leioa Laguntza Zentroa-GUFE (42), Zuetxe-Bakio (11), DomusVI Miraflores-Bilbao (8), Santa María-Getxo (6), Marcelo Gangoiti-Muskiz (6), Misericordia-Bilbao (4), Albiz Santiago Llanos-Sestao (3), Sagrado Corazón de Jesús-Bilbao (1) eta San José Etxe Alai-Mungia (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 78 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 47 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 31 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Azken orduetan 5 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda).

Bizkaiko Foru Aldundiak dispositibo berezia martxan jarri du astearte honetan Markinan, Lea-Artibaiko adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 11 zentro soziosanitarioetako (egoitza-zentroak eta eguneko arretarako zentroak) profesionalei prebentziozko behaketa egiteko. Erantzun azkarreko foru taldeak goizeko 9etatik daude Plazaberriten, Udalak Foru Aldundiaren esku utzi dituen instalazioetan. Jardunaldian zehar 302 profesional daude deituta PCR frogak egiteko.