BILBO. Kulturari buruzko dokumentalak sustatu eta zabaltzeko helburuarekin, Bizkaiko Foru Aldundiak 100.000 euro bideratuko ditu ikus-entzuneko dokumentalak ekoizten laguntzeko.

Sozietate anonimoek, erantzukizun mugatuko sozietateek, sozietate kooperatiboek eta sozietate zibilek eta enpresa-jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoek jaso ditzakete foru-dekretu honetan araututako dirulaguntzak. Pertsona edo erakunde eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bat baino ezin izango du aurkeztu.

Foru Erakundeak dirulagutza hauen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ditu beharrezkotzat jotzen duelako Bizkaiko kulturaren balioak hedatzen dituzten dokumentalen ekoizpena bultzatzea, herritar-sektore handiagoetara hel daitezen gure memoriarekin lotutako alderdiak eta gure sormen-adierazpenei dagozkienak. Bizkaiko kulturari buruzko dokumentalen esparruan eskaintza eguneratua eta kalitatezkoa izateko interesari covid-19ak eragindako egoera gehitu behar zaio. Hori dela eta, Aldundiak malgutu egin du araudi hau, eta egungo inguruabarretara egokitu du, sektore horretako profesionalei beren lana testuinguru konplikatu eta aurretik ez-ikusi honetan gauzatzeko aukera emateko.

Esparru horretako jarduera guztiek hilabeteotan izandako erabateko geldialdiak beharrezko egiten du 2020. urtean hasitako ekoizpen-lanak 2021ra arte luzatu ahal izatea. Ondorioz, diruz lagundutako ekoizpenak hedatzeko epea eta jasotako laguntza justifikatzeko epea ere luzatu behar dira.

Proiektuen ekoizpena 2020ko ekitaldian zehar eta 2021eko martxoaren 31ra arte gauzatu beharko da, eta ekoizpenak 2021eko abenduaren 15a baino lehen jendarteratu beharko dira.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko irailaren 3tik 2020ko irailaren 17ko 13:30era arte izango da Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira.

Euskara, Kultura eta Kiroleko Foru Saileko Kultur Ekintzako Zerbitzuak behar den laguntza teknikoa edo aholkularitza emango du foru-dekretu honekin lotutako edozein zalantza edo kontsultaren gainean. Horretarako, lotura hau erabil daiteke.