Datorren ikasturtea prestatzen ari gara, eta gure helburu nagusia da urritik aurrera ohiko ikastaroekin segitzea, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta. Hala, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak izango ditugu, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko ditugu, eta Foruko barnetegia urte osoan irekiko dugu berriro. Gainera, AEKn, hasiak gara plan berezi bat osatzen; batetik, ezohiko egoera honetara guztiz egokitzeko, eta, bestetik, urritik aurrera etor daitekeen guztiari irtenbiderik onenak topatzeko.