Kaio hankahoriak kontrolatzeko kanpaina abiarazi du Barakaldok
BARAKALDO. Barakaldoko Udalak kaio hankahoriaren jaiotza kontrolatzeko kanpaina abiarazi du. Garapen Iraunkorra eta Ingurune Naturala Arloko zinegotzi Alba Delgadok azaldu duenez, kanpaina honekin hegaztiak hirigunean ez ugaltzea lortu nahi dute.
"Tamalez, batzuetan kaioek jendea eta beste animalia batzuk erasotzen dituzte, bai eta janaria lapurtzen ere; horregatik, Udalak aldian-aldian hegaztia kontrolatzeko kanpaina egin behar izaten du", azaldu du Delgadok.
Astelehenean hasi ziren enpresa espezializatu bateko langileak kaio-habiak bilatzen teilatu gainetan, errunaldiak zein egoeratan zeuden jakiteko. Hori baita lan horretarako unerik egokiena, habiak egiten eta arrautzak erruten ari baitira.
Alba Delgadok azaldu duenez, habia gehienak eraikin garaietan daude, batez ere beste eraikinen artetik gailentzen diren eta teilatu laua dutenetan: "Horregatik kaioen presentzia handiagoa da zenbait gunetan, Beurko Berrian kasu, baina, berez, ia hiri osoan daude".
Habiak aurkitu ondoren, arrautzak kentzeari ekingo diote, datorren astetik aurrera. Handik aste batzuetara, enpresak beste uxaldi bat egingo du Barakaldon, habiak eta arrautzak aurkitzeko; izan ere, kasuen % 70ean, kaioak berriz erruten dituzte arrautzak. Uztailera arte luzatuko da kanpaina.
Garapen Iraunkorra eta Natura Ingurunea Arloko Zinegotzigoak eta enpresa espezializatuak egina dute dagoeneko ustez habiak dauzkaten jabekideen erkidegoen zerrenda. Hala ere, inork besterik jakingo balu harremanetan jar daiteke Udalarekin Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bidez (010) edo haz-sac@barakaldo.eus posta elektronikoaren bidez.
Temas
Más en Bizkaia
-
Horeka Fest, la feria del buen gusto y las suculencias
-
Una veintena de actividades para conocer la riqueza cultural de Bilbao en el festival Kulturarteko Galerna
-
La feria Aotec analizará en el BEC cómo tender puentes digitales hacia el mundo rural
-
Residentes, comerciantes y hosteleros tendrán seis invitaciones para la Zona de Bajas Emisiones de Bilbao