Laudiok tableta digitalak erosi ditu ikasleek klase telematikoak jarraitzeko
LAUDIO. Ikastetxeetara joatea guztiz debekatuta dagoen arren, ikasleak ez daude oporretan. Ikastetxeek, nola edo hala, modu digitalera moldatu behar izan dira denbora errekorrean, klaseak online eskainiz. Hori dela eta, eskolak bertan behera utzi behar izan direnez, ume eta gazteek euren etxeetatik ikasten jarraitu behar izango dute, eta hori arazo bat da familia askorentzat. Badira familia ugari etxean ordenagailu zein tabletarik ez dutenak eta, horren ondorioz, euren seme-alabak arazoak izaten dituzte klaseak jarraitzeko. Hori ekiditzeko, Laudioko Udalak 25 tableta erosi ditu gehien behar duten herritarren artean banatzeko, eskolak normaltasunez jasotzen jarraitzeko.
Juan Jesus Merchan Hezkuntza zinegotziak azaldu duenez, 'Udaletik interesatu egin gara gure udalerriko ikasleak online hezkuntza lanak egiten ari diren moduagatik. Horretarako, etengabeko harremanetan egon gara ikastetxe ezberdinetako zuzendaritzekin, une bakoitzean egoera zein den eta zein behar antzeman dituzten jakiteko".
Hori dela eta, "25 tableta erosi dira, Eroski Laudioren laguntzarekin, eta Gurutze Gorriko profesionalek banatuko dituzte, Udalak ezarritako argibideei eta lehentasunei jarraituz, adierazle eta behar ekonomikoetan oinarrituta".
Horrela, eten digital hori arindu nahi da, eta, horrela, familia guztiek hezkuntza-modu berri horretara sartzeko aukera izango dute salbuespen-egoera horrek irauten duen bitartean. Amaitutakoan, jaso egingo dituzte, beste udal erabileretara bideratu ahal izateko.
"Laudioarrei eskatu nahi diegu, bizitzen ari garen egoera honen jakitun izanik, internetik ez duten bizilagunei beren konexioa errazteko, aldi honetan zehar klase birtualekin jarraitu ahal izan dezaten", amaitu du Juan Jesus Merchan Hezkuntza zinegotziak.
Temas
Más en Bizkaia
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Ermua ayudará a adquirir el material para el curso 2025-2026
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones
-
Buscan personas de todas las edades en Bizkaia para rodar una película que salvará el mundo