Lekeitioko Haur Eskola egokitzeko lanak egingo dituzte udan
Lekeitio - Azken urteetan eskoletan hainbat hobekuntza egin badiren ere, Lekeitioko Haur Eskolak egokitzapen berriak behar ditu. Eta Lekeitioko Udala pausoak ematen hasia da. Hori dela eta, hobetze lanak zehaztu aldera, udal-administrazioak "lan hauek zehaztuko dituen proiektuaren erredakzioa" adjudikatu berri du.
"Aurten haur eskolako eraikinean beharrizan ezberdinak asetzeko lanak egingo" direla nabarmendu dute Udaleko bozeramaleek. Horrela, "gaur egun eraikinak dituen beharrizanei zuzenduta joango dira" lanok, udan egingo direnak. Zehazki, "proiektu honetarako haur eskolek bete beharreko gutxieneko baldin-tzak zehazten dituen 215/2004 dekretua izango da kontuan, baita udal teknikariek zein haur eskolako irakasleek ikusitako beharrizanak".
Gauer egun 0 eta 2 urteko 18 txikik erabiltzen dute Lekeitioko Haur Eskola, nahiz eta eraikina 60. hamarkadaren amaieran eraiki zen. 2004an egokitzapen lanak hasi ziren eta urteetan zehar berrikuntzak egin dira. Etorkizunean ere hobekuntzak egingo direla azaldu dute, faseka eta uddan partean egingo direnak. - I. F.
Más en Bizkaia
-
La lotería deja una lluvia de miles de euros en Bizkaia
-
Rock y pop electrónico en la despedida de los conciertos Bereziak
-
Mañu se prepara para celebrar las Fiestas del Carmen del 16 al 19 de julio
-
La historia, la costa y la cultura se dan cita este mes de julio en Lekeitio con actividades para todos