Imanol Fradua

Muxika - Pixkanaka hasi ziren, orain dela zenbat urte, euren ametsa lantzen eta horretarako behar bezalako pausoak ematen. Eta iazkoan lortu zuten. Lurgaia Fundazioak Busturialdeko lurretan dagoen hosto erorkorren basorik handiena sortzea ahalbidetu du. Orotara 140 hektarearekin Undabasoko inguruan, Muxikako udalerrian, eta euren filosofia argi mantenduz -bolondresekin lan egitea eta erakundeak euren ekimenetara erakar-tzea-, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako landaketa gunerik nagusiena eratu dute berriki. Oraintsu jaso dituzte 1,8 hektarea gehiago, pinudiak atlantiar zuhaizti bilakatzeko. Baina iazkoan lan oparoa egin zuten, izan ere 11 hektarea eskuratu zituzten, ingurune naturalaren babesaren mesedetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko baso autoktonoek, orain, har zezaketen eremuaren %20 baino ez dute hartzen. Bereziki dramatikoa da quercus robur motako hariztien egoera, jatorrian zuten azaleraren %95 galdu baitute. Hala diote zenbait ikerketek. Hori dela eta, eta pinudiz eratutako baso-ustiaketa nagusi zelarik, Lurgaiak Undabasoko proiektua jarri zuen abian 200009an, "orain dela 11 urte". Hala laburbiltzen du elkarteko Jon Hidalgok, zeinek azken urteetan ehunka landaketa, sensibilizazio kanpaina edota lur-garbitze jardunaldietan parte hartu duena. "Gure jomuga 100 hektarea inguruko baso naturala egitea zen. Eta iazkoan lortu genuen", dioenez. Erabilitako arma lur-zaintzailetza izan da. "Lursailak dituztenekin kontaktua egin ostean, gune horretan aritzekk akordioak lortzean" datza. Hainbat izan dira Lurgaia Fundazioaren lanetan lagundu duten faktoreak, besteak beste pinuek azkenaldian jasan izan duten banda marroia delako zuhaitzen gaixotasuna. "Baina Undabaso inguruetako lursailen ugazabekin berba egin eta horietako asko lortu ditugu". Horixe izan da gako nagusia Urdaibaiko bihotzean kokatutako eremua sortarazteko.

"Pozik gaude egindako lanarekin", Hidalgoren esanetan. Lurgaiak, hala ere, hainbat akordio mota trebatu ditu pinudien jabeekin. "Batzuetan lurrask erosten ditugu; beste batzuetan, jabeekin tratua egin erabilpenerako... mota askotako tratuak egin izan ditugu, beti ere helburu zehatz batekin: biodibertsitatearen mesedetan aritzea, pinuen monolaborantzarako lurrak direnak baso atlantiar bilakatzen". Asko dira Undabason lortutako guneak, "pinudi izatetik eukalipto guneak izatera pasatuko zirenak".

berreskurapena Askotan ere, ez dira zuhaitzen landaketan bakarrik ari-tzen -gure basoetako zuhaitz tipikoenak landa-tzen-, "gune guztia kontutan hartzen baino". Hala, espezie desberdinak errekuperatzeko lanetan ere dihardute. Abantailak nabariak dira, ez bakarrik basoek kolorea irabazten dutelako. Aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan mesedegarri dira, biodibertsitearen alde aprobetxagarri edota ingurunearen berreskurapenerako osagarri.

Ehunka jardunaldi eginda, Hidalgok argi ditu 2020 urte hasi berriko nondik-norakoak. "Lursailek gehitzen jarraituko dugu, gure filosofiarekin. Hau da, gure basoa defendatu, haziarazi, bolondresen lanarekin. Halaxe jarraituko dugu. Basoa norena den ez da konturik garrantzitsuena, baizik eta kudeaketa arduratsua egitea". Hala, datozen asteotan kanpaina berri bati ekingo diote -lurgaia.blogspot.com blogean-, Urdaibai eta Bizkaiko bizilagunen aportazioak jasotzeko.