larrabetzu - Bizkaiako beste herri askok bezala, Larrabetzuk ere bere Hiriko Antolakuntza Plan Orokorra, Bizkaiako Aldizkari Ofizialean argitaratua aurtengo urrian. “Eztabaida asko egin dira, orduetako bilerak, azken lau urteetan Aldundiko talde teknikoekin hainbat lan jarduera irizpideak bateratzeko, eta baita Udalak irabazi dituen bi auzi-eskaera”. Larrabetzuk badu, azkenik, Hiri Antolamendua, baina onartua egon arren eta nahiz eta jardutea eta erabakitzea ahalbidetu, badago egoeraren bat HAPOaren aldaketa puntuala behar duena.

Abenduko udal-bilkuran Hiritarren Parte-hartze Plana eta aipatutako aldaketaren esleipena onartu dira”, azaldu zuen Udalak, izan ere, herriko gobernuak ospatutako abenduko osoko bilkuran honetan ikutu txikiak egitea erabaki zuen larrabetzutarren proposamenei erantzuna bezala. Udalaren arabera, hiru dira ekintza honek dituen helburuak. Batetik Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzi-Prozesuaren 138/2019 auzi-gelak dionera moldatzea, izan ere, honek Hiri Aktuazio Unitateetara gune berriak mugarritzeko derrigortasuna ezartzen du. Bestetik, baserrietan bizimodu bi baino gehiago izatea, Euskadiko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroek dioena beteta. Amaitzeko, Golf Artxanda dagoen gunean, Leginan, arazoari irtenbidea ematea.

aurrekontua Gune horretako Plan Bereziak zehazten duen erabilera aldatzea gura da. Aldaketaren iraupenari dagokionez, herritarren partaide-tzaren araberakoa izango da, 18 eta 24 hilabete bitartekoa eta kostuari dagokionez, 40.000 euroko aurrekontua dauka Udalak, baina esleitutako enpresak jarriko du azken prezioa. - O. P.