larrabetzu - 2020ko udaldian, Bilbok urteko kirol-ekitaldi garrantzi-tsuenetarikoa jasoko du; futbol Eurokoparen 16. edizioa. Europako herrialde desberdinetako zelaietan jokatuko dute parte hartuko duten 24 nazioarteko selekzioek eta UEFAk talde faseetako lau partida San Mamesen jokatzea erabaki du. Honek jende askok Bilbora bidaiatzea eragingo du eun batzuetan zehar eta, ondorioz, Bilboko Udalak Loiuko Aeroportua egun eta gau osoan zehar lanean ibiltzea eskatu du ekaineko lau egunetan zehar. Kontuan izanda aeroportuaren joan etorriak Txorierriko herritarren egunerokotasunean eragin handia daukala, Larrabe-tzuko Udalak, abenduan ospatutako bilkuran, neurri honen aurkako jarrera adierazteko mozioa onartu zuen, izan ere, Udalaren esanetan, aeroportuaren ohiko ordutegia nahikoa da Eorokoparen beharrak asetzeko: “Gogoratu behar da Loiuko aireportuak urte guztian 00.55era arte onartu egiten dituela hegaldi guztiak, eta goizeko 6:45ean hasten direla hegazkinak aireratzen. Hori ikusita, txorierritarron atsedenerako eskubidea 5 ordu eta 55 minutura mugatzen da. Orain planteatzen dena da 2020ko ekaineko lau gau horietan ordu horiek ere ez izatea lo egin ahal izateko”.

akordio proposamena “Herritarron gutxieneko bizi baldintzak babesteko eta defendatzeko asmoz, Loiuko aireporturako planteatutako ordutegiaren zabaltzeari ezetz esatendio”, adierazi zzuen Larrabetzuko Udalak. Bestalde, kontu honen berri eman dio erra ofizialean herriko gobernuak Bilboko Udalari, AENA-ko zuzendaritzari, Bizkaiako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlari-tzari. - O. Pérez