Abenduaren 14an

Bizkaiko ahots zuriek musika jarriko diete Gabonei, Gabonetako Soinuak kontzertuan

17.12.2019 | 20:05
Gabonetako soinuak.

BILBO. Aurkezpenean Lorea Bilbaok Euskara eta Kulturako foru diputatuak adierazi duenez, Gabonetako Soinuak kategoria handiko kontzertua da eta bertan kalidade oso handiko umeen ahotsek argi erakusten dute  talentua bizirik dagoala Bizkaian. Diputatuak azpimarratu duenez, "Bizkaiko ahotsek  etorkizuna dute eta, horren guztiaren adibide txikia gaur aurkezten dugun  musika-ekitaldia da, gaztetasuna, talentua eta kalidadea batzen dauzana".

Era berean, Iñigo Alberdi Bilboko Koral Elkarteko gerenteak adierazi duenez, kontzertu honek, abeslarien ahots-kalitateaz gain, esparru ezberdinetako ehunka gazte biltzen ditu agertoki berean, eta hori da, hain zuzen ere, haren baliorik adierazgarrienetakoa. Bibrazio onez beterik dagoen baterako kantua da, hura entzuten dutenei energia positiboa transmititzen diena.  

Kontzertua Bilboko Koral Elkartearen ahotsik samurrenekin hasiko da. Alberto Sáez Puente piano-joleak lagunduta, 'Fum, fum, fum', 'A la nanita nana', 'All is calm sleep in peace', 'I 'm goin' up a yonder' abestiak kantatuko dituzte, eta, ondorik, 'Eskolan Kantari' taldeko hirurogeita bost abeslarik bat egingo dute elkarrekin 'Kanta Gabon Kanta', 'Feliz año nuevo' eta 'Siyahamba' kantuak abeste aldera. Azken horiek Egiluze ikastetxekoak, Basauri Basozelaikoak eta Deustu Eskolakoak dira. Zentro horiek arestion aipatu den erakundearen gizarte- eta hezkuntza-programan izena emanda daude. Ondoren, Jose Luis Ormazabalek Julia Foruriari emango dio batuta. Honen gidaritzapean, Jon Artetxe izango da pianoan, Nerea Quincocesek bateria joko du eta Gorka Arangurenek tronpeta. Laguntzaile bikain hauekin, Olatz Telletxea bakarlariak eta Gaudeamus Koralaren ahots guztiek Gabon aroari zeharo egokitutako egitaraua aurkeztuko dute, 'Ikusten duzu', 'Ela-ela', 'Birjina maite', 'Nobody knows the trouble i 've seen', 'Adeste fideles' eta 'All I want for Christmas is you' kantuak abestuz. Jarraian, Basilio Astulezek, Kantika Koralaren buru jardunik, eta Itxaso Sainz de la Maza piano-jolearen, Ander Lekue perkusionistaren, Iratxe Cea flautistaren eta Ninbe Solana eta Maider Biguri bakarlarien laguntzarekin, 'Riu riu chiu', 'Noël des enfants', 'A puppet 's dream', 'Non degu, non?', 'Flowers' eta 'Wau' obrak zuzenduko ditu. Azkenik, hiru talde nagusiak 'Villancico tropical' abesteko batuko dira eta 'Hator Hator' abestera gonbidatuko dute publiko guztia. 

Egitarauak leku eta garai oso desberdinetan zeharreko ibilbidea egingo du, eta Gabonetako bero nahasezina transmitituko die Euskalduna Jauregiko entzunaretoan izango diren ikusleei, bi mila baino gehiagori. Kontzertuan, txikienen ilusioak helduak kutsatuko ditu, eta giro magikoak guztiak bilduko ditu, jende guztia atmosfera magiko batera eramanez, ekitaldia gidatuko duen Xabier Madariagaren eskutik. Sarrerak dagoeneko eskuragai daude bai leihatila fisikoan bai birtualean (https://www.euskalduna.eus/eu/ekitaldiak/gabonetako-soiunak-2019/), eta haien prezioa 5,5 eta 16,5? bitartekoa da.