Gernika-Lumo - Eguzkia, termometroak 20 gradutik gora eta euri zan-tzurik ez. Meteorologi iragarpenek eszenatokirik onena dakarte gaur ospatuko den Gernika-Lumoko Urriko Azken Astelehenaren mesedetan. Iazko 55.000 bisitariak alde batera utzita, eguraldi ona lagun den jardunaldiak milaka bisitari erakarriko ditu Busturialdeko udalerrira. Euskal Herrian ospatzen den azoka nagusienetakoa har-tzeko prest da Gernika-Lumo. Bideak moztuta, erdigunea itxita eta garraio publikoak prestatuta, 310 postu ezarriko ditu antolakun-tza aurtengoan, Euskadiko lehen sektoreko erakusgarri den hitzorduan.

Dena da prest Gernika-Lumon. Esperiantzia badu Udalak -antola-tzaile lana egiten duenak-, baina aurtengoan postuak urritzearen aldeko apostua egin dute, kalitatearen mesedetan. Iazkoan 331 izan baziren ere, gaur 310 erakusleiho zabalduko dira Euskadiko nekazaritza sektorearen erakusgarri. Parte hartzeko baldintzak ere, gero eta zorrotzagoak dira. Bizkaiko Foru Aldundiaren ustiategien zerrenda egon behar dute nekazariek eta herrialdetik kanpokoak herrialdekako izendapenek hautatuak. Azokan zehar hainbat ikuskari arituko dira, salerosketak kontrola-tzeko.

Euskalmetek iragarritakoaren arabera, eguraldia ez da izango etsai. Euskal Autonomi Erkidegoko Meteorologia Agentziak hodei gutxi eta tenperatura altuak iragarri ditu. “Goizean lanbroa eta lainoa sortuko” direla aurreratu dute, eta arratsaldea partean “erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituko direla” diotea. “Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, egunaren lehen partean bolada gogor batzuekin”, nahiz eta arratsaldean ufadek behera egingo duten. Egoera probetxugarria izango da azokarako, izan ere eguraldi onak milaka bisitari erakartzen ditu.

Kalitatea ere ondo ikuskatzen kontua da. Eta aurtengoan antolakuntzak -Udalaren menpe denak- produktuen egokitasuna aintzatetsi du, zenbakien gainetik. Postuak ohiko kaleetan barrena egongo dira: gehienak Artekalen izango dira, 66 orotara; “beste 50 Pasealekuan, 36 San Juan kalean, 30 stand Juan Calzadan, 40 Industrian eta 20 Domingo Alegrian. Bestalde, sei txosnak Ciutat de Berga, Pasealeku eta Foru Plazan jarriko dira”. Ohikoa den legez, “barazki, fruta, landare apaingarri, txakolin, ezti eta gazta ataletan lehiaketa egingo da”, eguerdiko 13:30etatik emango direnak.

garraio zerbitzuak Gernika-Lumoko erdigunean izanik, Urriko Azten Astelehenak trafiko-mozketak eragingo ditu. Betiko moduan, Artekale eta Juan Calzada kaleetatik ez da berebilik ibiliko, Amorebieta zein Bermeorako noranzkoetan. Eta nahiz eta urtero gomendioa egin, aurtengoan ere aparkaleku desberdinak ezarri ditu Udalak, udalerriko kanpo aldean. Bada, zerbitzu publikoak erabiltzeko deia luzatu dute. Bizkaibusek bere zerbitzuak indartuko ditu, baita Euskotrenek ere. Horrela, Matiko-Gernika-Bermeo ibilbideko zirkulazioak “30 minutuan behin ibiliko dira egun osoko zatirik handienean. Eta goizean Matiko eta Gernika geralekuen arteko maiztasuna “areagotuko da, trenak 15 minutuan behin eskainiz. Ohiko zerbitzu zuzenak ere eskainiko dira. Halaber, Bermeo-Gernika-Matiko zirkulazioak 30 minutuan behin ibiliko dira egun osoan zehar, eta eguerdian indartu egingo dira”. Bestalde, egun osoan zehar trenek ez dute Institutuko geralekuan geldialdirik egingo eta goizeko 9:00etatik aurrera Lurgorriko geralekua ere zerbitzutik kanpo egongo da.

Azokako parte hartzaileei dagokienez, artisauak eta gaztagileak izango dira gehiengo. Ekoizle talde biek 50 postu izango dituzte. Udalaren arabera, “jarraian barazkien (43) eta txakolinaren (16) postuak daude. Era berean, 29 postu egongo dira euskal ogi eta pastelak saltzen, 11 kontserba, 16 makineria, zazpi postu frutekin, beste bost stand eztia saltzeko, bost sagardoa, zazpi erroskillak, hiru esnekiak, hiru loreak eta zazpi pateak saltzeko. Gainera, beste 15 hainbat jardueretarako”.