Ondarroa - Besarkadek duten botereaz, “emateak duten balioaz eta indarraz” ohartaraztseko eguna izango da biharkoa Ondarroan. Ekai Lersundi gazteak 18 urte beteko zituen urriaren 13rako Aniztasun Besarkada Eguna antolatu dute bere senitartekoek, Itsasaurre plazan 13:00etan egingo den ekitaldian. Ekairi egingo zaion “urtebete-tze opari bereziaz gain”, 2015eko abenduan zendu zen Kataluniako Rubi herriko Alan gaztea ere izango dute gogoan.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako adin txikiko transexualen familiak biltzen dituen Naizen elkarteko kideak ere Ondarroara hurreratuko dira, Ekai Lersundi eta Euskal Herriko LGTBQ kolektiboa gogora-tzen duen oroitarri inguruan babesa ematera. “Ezagun zein ezezagun”, ekitaldira bertara-tzeko deia luzatu dute Lersundiren urkoek. Naizen elkarteak, bestalde, kamisetak jarriko ditu salgai Ondarroako plazan.

Azken hilabeteetan jasotako babes uholdea eskertu nahi dute biharko Aniztasun Besarkadaren bitartez. Bertsutan bertsozale taldeko Alexander Idoeta eta Iñaki Lersundiren bertsoak eta Andrabanda Feministaren emanaldia ere izango dira, gutxienez sei segunduko iraupena izango duen besarkada kolektiboren aurretik. - I. F.