bilbo - Bilboko Gotzain Lagun-tzaile moduan berriki izendatua izan den Joseba Segurak, abuztuaren 14an ospatuko den Begoñako Ama Birjinaren prozesio nautikoan hartuko du parte. Era berean, Begoñako Kofradiak gonbidapenak bidali dizkie Bilboko eta Santurtziko udalei prozesioari begira emandako laguntza eskertuz: Santurtzikoa, Ama Birjinaren irudia garraiatuko duen itsasontzia utzi izanagatik eta Bilbokoa, prozesio ofizialaren hiru itsasontzien lehorreratzea ahalbidetuko duen Uribitarteko kaiaren erabilera baimendu izanagatik. Asteazkeneko prozesioa, Begoñako Santutegiko kofradeak aipatzen dituen lehen dokumentuaren 500. urteurrena ospatzeko programaren barnean dago. - Unai Gonzalez