BILBO - Julian Lopez El Juli eta Cayetano Rivera zezen-hiltzaileek Andrés Roca Rey ordezkatuko dute Aste Nagusirako programatuta dauden korrida nagusietan. Perutarrak ezin izango du parte hartu jasandako duen lesio batengatik. Halaber, tauromakiaren momentuko “figura”-k, behartuta ikusi du bere burua hitzartuta zituen konpromiso guztiak bertan behera uztera ezbeharrarengatik. Bien bitartean, zezen-plazak aldatuko ditu hurrengo asteotan For Special Surgery ospital newyorktarrarengatik. Vista Alegreko zezen plazatik azaldu dutenaren arabera, El Juli-k bere lekua hartuko du abuztuaren 21ean, Antonio Ferrera eta Jose María Manzaneresekin batera Victoriano del Rioko zezenen toreaketan parte hartuz. Cayetano Riverari dagokionez, abuztuaren 23an programatuta dagoen korridan parte hartuko du Diego Urdiales eta Paco Ureñarekin batera. Kasu honetan, Jandillako abelburuak izango dira toreatuak. - Unai González