BILBO. Asteburu honetan Silverstonen egin den eta jarduerez beteta egon den proba programaren ondoren, taldea, lehiaketan parte hartzen duten alderdi guztiak baloratzen dituen hamargarren postu bikainarekin itzuli da etxera: diseinua, kostua eta eskulana, azelerazioa, itsaspena, puntako abiadura, erresistentzia, eraginkortasuna eta aurkezpena.

Sailkapen orokorrean lortu duen emaitza bikain horrez gain, FSB2019 taldeak bigarren postua lortu du kostu eta eskulan kategorian, eta beste hirugarren bi diseinuan eta eraginkortasunean, hurrenez hurren. Inbertitzaile potentzialei zuzendutako proiektuaren aurkezpenari dagokionez, taldeak aspalditik lortu izan dituen emaitza onei eutsi die, eta seigarren lekuan sailkatu da.

Formula Student Bizkaia 10 lehenengoen artean sailkatu da beste bi proba espezifikotan, Itsaspenean eta Azelerazioan, hain zuzen ere. Eta, horri guztiari, lehiaketan parte hartu duten monoplaza guztien arteko Balazta Sistema Onenaren Sari Berezia gehitu behar zaio.

Aurten, Formula Student Bizkaia taldea Eskolako 54 ikaslek eta lau irakaslek osatzen dute, eta EHU/UPV ordezkatuz bere generoan mundu osoko unibertsitate mailako proba ospetsuenean parte hartu duen monoplaza karbono zuntzeko kaskobakarreko txasisa duen auto elektrikoa da, 2,5 metro luze eta 1,8 metro zabal dena eta 210 kiloko pisua duena. Orduko 0tik 100 km-ra heltzeko hiru segundo behar ditu, eta potentzia osoan (110 CV) eta puntako abiadurako orduko 110 kilometroko abiaduran 22 kilometroko autonomia du.

Zirkuitu britainiarretik igaro ondoren, taldeak Bartzelonara bidaiatuko du, izan ere, abuztuaren 20tik 25era Formula Student Spain proba jokatuko da bederatzigarrenez bertan.

Autoa diseinatu eta egiteko 200.000 euroko aurrekontua izan dute eta horretarako Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, AIC-Automotive Intelligence Center, Sener, Batz Group, Ingemat, Tecnalia, Aludium, Alunid, Inarak, Irizar Group, EVE, BEC, Aernnova, FemEder, Gedore, Gestamp, iMedusa, Gurit, lemo, Schaeffler, Vimansa edo Transportes Lakunza eta Ingeniaritza Eskola bera izan dira babesle nagusiak, baita 40 enpresa laguntzaile eta hemengo 15 lanbide eskola ere.