Angel Mínguez Gastronomia Lehiaketa uztailaren 25ean ospatuko da
BILBO. Angel Mínguez Gastronomia Lehiaketa uztailaren 25ean ospatuko da Ugertza parkean, goizeko10:00etatik aurrera. Jardunaldi horretan gastronomia izango da protagonista. Bakailao-, marmitako-, paella- eta tortilla-lurrina ez dira faltako.
Sukaldaritzako hitzordu garrantzitsu horrez gain, jaietan gastronomiari lotutako askoz ere ekitaldi gehiago antolatu dituzte; adibidez, berdintasunerako paella-jana. Uztailaren 23an egingo da, asteartean, arratsaldeko 15:00etan, udaletxeko arkupean. Prezioa bost euro izango da, eta musikarekin girotuko da.
Asteazkena ere, uztailaren 24a, egun garrantzitsua izango da. Izan ere, udalerriko erretiratu eta pentsiodunak omentzeko bazkari-omenaldia egingo da 14:00etatik aurrera, kiroldegiko kantxa urdinean, eta ondoren dantzaldia egongo da Ganeko taldearen eskutik. Ordubete geroago, udaletxeko plazan bertso-bazkaria egingo da, besteak beste Xabi Paia eta Fredi Paia bertsolariekin.
Aurretik ere, uztailaren 20an, Gure Esku Dagok antolatutako txistorra-jan herrikoiaz gozatu ahalko da. 19:00etan eta urteroko izozki-banaketa tradizionala egingo da Kultur Etxearen sarreran 23an 20:30etan.
Hilaren 22an, Madalena Egunean, mistelak eta madalenak banatuko dira goizean, eta eguerdian, janaurrekoan, txakolina eta olibak. Ordu erdi geroago, VIII. Oliba-hezur Jaurtiketa egingo da, egitarauan agertzen diren beste zenbait txapelketa dibertigarriren artean: pizza-jaurtiketa, tiragoma-txapelketa? Gainera, mus- eta tute-txapelketak edota haurrentzako lehiaketak, puzgarriak, aparra eta buruhandiak egongo dira. Bestalde, etxeko txikientzako jarduera ugari antolatuko dira.
Más en Bizkaia
-
El acceso a la Zona de Bajas Emisiones de Bilbao no requerirá la pegatina ambiental
-
Todos los conciertos de Hirian: 18 artistas actuarán gratis en Rekalde
-
Bilbao abre las inscripciones para las colonias de verano este miércoles
-
Expovacaciones regresa al BEC con las alternativas de ocio más innovadoras: parapente, pintar con vino o Txotx Experience