Elkanoren bira Lekeition gogoan
Atabaka Elkarteak herriko itsas memoria “astindu” nahi du uztailaren 2tik 8ra
Lekeitio - Lekeitio Elkanoren Mundubiran egitasmoak “memoria astin-tzeko” aukera emango die lekeitiarrei uztailaren 2tik 8ra. “Magallanes-Elkanoren lehen mundu biran Lekeitiok izan zuen parte har-tzea” plazaratzea du xede ekimenak, zenbait lekeitiarrek itsas balentria hartan izan zuten partaidetza azpimarratzeko. Zazpi egunetan zehar erakusketak, mintegiak, kale-ekitaldiak, zinema emanaldiak eta antzezpenak uztartuko ditu.
“Lehen Mundu Biran parte hartu zuten bost naoetatik bat lekeitiarra zen. Santa Katalina Sienakoa Trinidad bihurtu zen Magallanesen agindupean”, Atabajatik zehaztu dutenez. “Bertan marinel lekeitiar batek bidaiatu zuen: Domingo Barruti. Ez zuen munduari itzuli osoa bete, Borneon abandonatu baitzuten”. Bestetik, “espedizioaren antolatzaile nagusia lekeitiar bat izan zen: Nikolas Arteita”. Hala izanik, eta nahiz eta espidizioak “kontraesana” badituen, elkarteak “XVI. mendeko itsas memorian eta batik bat euskal ontzioletan jarri nahi du fokoa”.
Hori dela eta, erakusketa zabalduko dute, uztailaren 2tik 7ra Barandiaran aretoan. Bestetik, Aitor Leniz etya Lourdes Odriozola historiagileak XVI. mendeko Euskal herri itsastarrari buruz arituko dura, uztailaren 3an Barandiaran aretoan. 19:00etatik aurrera. Bi egun beranduago kale-ekitaldia antolatu dute, eguerdian udaletxetik hasita, “Mendieta Ontziolaren aurrean Nikolas Arteitak 500 urtetako akorduak ekarriko ditu gogora”. Egun berean, uztailaren 5ean, Mundubira, Elkano, primus antzezlana izango da ikusgai, Ikusgarrin. Zinemari dagokionez, Elkano lehen mundu bira animaziozko filma izango da, uztailaren 6an, 7an eta 8an Ikusgarrin. Azkenik, uztailaren 7an Old Fashion Swing Company taldearen amaiera festa ospatuko da uztailaren 8an, San Juan Talako guneko txiringitoan 20:30ean. - I. Fradua
Más en Bizkaia
-
La enfermera antivacunas tuvo un expediente informativo abierto en mayo de 2021 por sus recomendaciones en temas de alimentación
-
Bilbao rechaza la bonificación del 30% solicitada por Hirukide en la tasa de basuras
-
Mucho calor y viento sur para despedir el verano: temperaturas de hasta 35 grados en Bizkaia
-
Mejoras en los columpios de Uribarri: estarán cubiertos y se instalará un tobogán de gran altura