BILBO. Igandean Lekeitioko ibilaldia dela eta Bizkaibusek eta Euskotrenek dispositibo berezi bat abiaraziko dute. Trenak 15 minuturik behin helduko dira Abadiñoko Trañako geltokira. Bizkaibusek autobus-zerbitzu bat jarriko du Abadiñotik Lekeitiora.

Euskotrenek tren bereziak jarriko ditu, 15 minuturik behin, Matikotik (3. linea), eta 30 minuturik behin, Eibartik, Abadiñoko Trañako geltokiraino. Puntu horretan, Bizkaibusek Lekeitioraino eramango ditu jai honetan parte hartu nahi dutenak; horretarako, autobus-zerbitzu bat jarriko du: 30 autobus baino gehiago, 5 edo 6 unitate tren bakoitzeko. Garraio publikoaren plan berezia ?trena gehi autobusa? 7:20etatik 22:39ra arte egongo da martxan.

Argibide gehiago behar izanez gero, Bizkaibusek interesdunen esku jarri du telefono bidezko doako arreta-zerbitzu bat (946 125 555), bai eta sare sozialetan dituen profilak eta zerbitzuaren web-orria ere. Euskotrenek ordutegi berezien berri emango du bere webaren, APParen eta Twitter-eko kontuaren bitartez.

Hala, nahi duten guztiek garraio publikoa izango dute Bizkaiko ikastolen aldeko jaialdira joateko. Bizkaibus da Lekeitioraino joan ohi den garraio publiko bakarra; hori dela eta, garraiobide bien arteko lankidetza ezinbestekoa izan da, ezin baita halako zerbitzu bat eman errepide bidez bakarrik.

Gernikatik egiten diren konexioetarako, Bizkaibusek indartu egingo du A3513 Bilbao-Hospital Galdakao Ospitalea-Gernika Lumo-Ea-Lekeitio lineak eta A3523 Hospital Galdakao -Gernika Lumo-Aulesti-Lekeitio lineak eskaintzen duten zerbitzua. Hori horrela, 30 minuturik behingo maiztasuna izango dute linea biek.

Termibusen pilaketarik gerta ez dadin, irteera hauek kenduko dira maiatzaren 19an, Bilbon: A3512 Bilbo - Lekeitio (autobidea), A3513 Bilbo-Hospital Galdakao Ospitalea-Gernika Lumo-Ea-Lekeitio eta A3523 Bilbo-Hospital Galdakao Ospitalea-Gernika Lumo-Aulesti-Lekeitio. Lineok honela geratuko dira: lehenengoa (A3512) Iurretatik Gernikara joango da, eta bigarrena eta hirugarrena (A3513 eta A3523), berriz, Galdakaoko ospitaletik Gernikara eta Lekeitiora.

Hau da, A3512, A3513 eta A3523 lineetan, ez da Bilbotik irteerarik egingo egun horretan, eta, hurrenez hurren, Iurretatik eta Galdakaoko ospitaletik egingo dira.

BARIK ETA "IBILALDIA" TXARTELA

Aurrez ikusita dago erabiltzaileek Barik txartela erabili ahal izatea. Treneko zenbatekoa ordaintzeko, sorburuko geltokian eta helmugako geltokian (Traña) kantzelatu behar da txartela. Autobusa geltokitik metro gutxira egingo da, eta bidaia osoa geratuko ordainduta, joanekoa zein itzulikoa.

Horrez gainera, Bizkaiko Garraio Partzuergoak txartel berezi bat jarriko du Bizkaibusen, "Ibilaldi" izenekoa, Trañara bere kabuz joaten direnek aukera izan dezaten Lekeitioraino doazen zerbitzu bereziak erabiltzeko.

Horretarako, "Ibilaldia" txartela atera beharko dute berariaz jarriko den behin-behineko kabinan; ekitaldiaren antolatzaileak arduratuko dira kabina horretaz. Txartelaren prezioa da 3 euro Traña-Lekeitio bidaia egiteko, joanekoa eta itzulikoa.

Dispositibo berezi hau posible izango da hauen guztien lankidetzari esker: Euskotren, Bizkaiko Garraio Partzuergoa, Bizkaikusen hiru emakidadunak (Busturialdea, Ezkerraldea eta Txorierri), eta Ibilaldiaren antolatzaileak.