Markina-Xemein - Galtzen doazen antzinako ofizioak herriarrei gerturatzeko helburuarekin, txondorra piztuko dute ostiralean Markina-Xemeinen. Xemeingo aparkalekuaren ondoko zelaian kokatzen da, zehazki. Herritar talde batek antolatuta, auzolanean arituz, Ahaztuen Oroimena elkarteak, Jai Batzordeak, Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak eta Udalak egin dute bat ekimenarekin,

Txondorra ostiralean piztuko da, “egunean zehar”, eta iluntzean jaialditxoa egingo dutela aurreratu dute ekimenaren arduradunek. Astebete inguru egongo da piztuta “eta tarte horretan ikatza nola egiten den ikusteko aukera izango dute herritarrek”, Udaleko bozeramaileek zehaztu dutenez. Bestetik, ikaztegia “piztuta mantenduko den egunetan uneoro zainduko da, gau eta egun. Horretarako, txandak egingo dituzte boluntarioek eta zaintzak egiteko txoko bat ere egokituko da txondorraren ondoan”. Horretarako izena ematen duten markina-xemeindarrek beronen buruzko “ikastaro bat jasoko dute”, gaur bertan.

Aldez aurretik ere, Markina-Xemeingo ikasleek txondorra sortzeko prozesua ikasgai izan dute. “Piztu aurretik, beronen eraikun-tza prozesua gertutik jarraitu ahal izango da; besteak beste, egurra landu, kokatu eta txondorrari forma nola ematen zaion gertutik” jarraitu ahal izan dute. Taldetan antolatuta, “txondorra bisitatu dute eta ikazkintzaren ofizioa eta txondorgin-tza gertutik ezagutu ahal izan dute, baita bere eraikuntza prozesuan parte hartu ere”.

“Gabonen atarian egonda, Olentzerori ere keinu edo omenaldi bat egin nahi zaio ekimen honekin”. Izan ere, alboan postontzia jarrita egongo da, “hala nahi dutenek bertan gutunak utz di-tzaten”.

ofizioa ezagutarazi Ekimenak beste helburu argi bat ere badu. Aintzinako ofizioa izanik, honen gaineko informazioa eskuragarri jarriko dute hurbildu nahi duen ororentzat, bide batez herrigin-tza landuz auzolan tankera eratutako proiektuan. “Duela zenbait hamarkada ezinbesteko lanbidea zen ikatza eskuratzek, gure basoetan garrantzi handia” izan duena. Hala ere, ikatzaren erabileraren gainbeherak ofizio zahar honen desagerpena eragin duen. - I. F.