Síguenos en redes sociales:

‘Azalien’ egitasmoak kulturaz beteko du Kofradia zaharra

Bermeo elkarte desberdinek bat egingo dute asteburuan

‘Azalien’ egitasmoak kulturaz beteko du Kofradia zaharra

Bermeo - Hainbat adierazpen kulturalez osatutako Azalien asteburu kulturala ate joka dute Bermeon. Iazko estreineko edizio arrakasta-tzuari seguda emateko, urriaren 26an, 27an, eta 28an arte-diziplina ezberdinetako lanak Bermeoko Arrantzaleen Kofradi Zaharrean izango dira ikusgai. Barrueta Arte Elkarteak eta Udalak antolatuta, erotismoa izango dute ardatz nagusi.

“Pintura, musika, dantza, argazkilaritza, zinea, graffitiak, eskultura, antzerkia, zeramika eta hainbat kon-tzertuekin gozatzeko aukera izango dute, Bermeoko kultur eta arte elkarteen eta artisten eskutik”, kultur ekimen antolakunz arduratzen direnen esanetan. Bermeon aritzen diren artistak izango dira protagonista, “herriko 15 arte edota kultur elkarte eta norbanako inguruk parte hartzen” baitute. Aingeru Astui kultur zinegotziak honela laburbildu zituen Azalien egitasmoaren helburuak. “Alde batetik, herriko artistek egiten dituzten arte-diziplina ezberdinetako lanak toki berdin batean ba-tzea herritarrei eta interesa duten guztiei ezagutzera emateko; eta, bestalde, elkarren lanak ezagutuz artisten arteko harremanak indartu nahi dira”.

Egitarauari bihar emango zaio hasiera, arratsaldeko 19:00etatik aurrera ospactuko den inagurazioarekin. Ondoren erakusketa zabalduko da, “eta 20:00etan Aiama eta Mamushka! Taldeen kontzertuarekin gozatu ahal izango da”. Larunbaterako Barrueta Arte Elkarteko kideak margotzen izango dira goizean zehar, 13:00etan Miss Baker taldearen emanaldiari testigua pasatzeko da eta Raku buztinezko tailerrari ekiteko. Iluntzeko 20:00etan, azkenik, “musika izango dugu berriro ere protagonista” Etxekalte eta DJ Blakáren kontzertuekin.

egitarau zabala Igandeko programazioari dagokionez -urriaren 28a- goizean margotze gustoko dutenek txokoa izango dute goizez. Ostean Mundakako Katillotxu emakume taldearen dantza emanaldia izango da, 13:30ean DJ Gatazkaren txanda izango delarik.

“Zapatuan egunean zehar eta domekan goizean zehar hainbat izango dira Azalien ekimenaren barne egingo diren ekimenak: zeramika-gaiak modelatuko dira, hi-tzaldiak eskainiko dira, bakarrizketak, olerki irakurketak, laburmetraiak proiektatuko dira, argazkien erakusketa egongo da, egur lanketa egingo da, eta graffitiak eta birziklatutako eskulturak ikusteko aukera egongo da, besteak beste”, gaineratu dute.