Foru Aldundiak hautespen eta hobekuntza genetikoa egiteko 37 abelbururen enkantea eraman du aurrera
Herriko Foru Abeletxea eliteko behi-azienda piriniotarraren erreferentziako zentroa da
Bizkaiko Foru Aldundiak hautespen eta hobekuntza genetikoko programako 37 abelbururen enkantea egin du Gorlizen. Erakundeak garatzen duen hautespen eta hobekuntza genetikoko programako 37 abelbururen enkantea egin du. Horietako 31 abeltzaintza profesionalak dira eta guztira Gorlizko Foru Abeletxera 120 pertsona erakarri dituen jardunaldiak.Programaren oinarria arraza piriniotarraren eta terreñaren eta pottoken arrazaren ezaugarriak hobetzeko ikerkuntza da
Enkantearen helburua, hautespen eta hobekuntza genetikoko programarekin gertatzen den bezala, foru etxaldeetan egiten den ikerkuntzari esker lortzen diren hobekuntza horiek aziendara transferitzea da; lantzen diren arrazak hiru dira: pottoka ekinoa, behi-azienda terreñoa (bi hauek galtzeko arriskuan daude) eta behi-azienda piriniotarra.
Ikerkuntza horiek ezaugarri morfologikoen eta animalia horien hazkuntzaren hobekuntzan oinarritzen dira, abeltzainek nolabaiteko errentagarritasun garbiarekin erabiltzeko aukera izan dezaten eta, horrela, arraza horiek bizirautea lortzeko.
Lan hauek 80ko hamarkadaren hasierarik burutzen dira; orduan foru abeletxeak ikerkuntza-zentro bihurtu ziren, besteak beste landa garapenaren ondorioz ekoizpen handiagokoak ziren kanpoko arrazen ezarpena nagusitu zelako eta horren ondorioz bertako arrazak galtzeko zorian geratu zirelako.
Horrela, programa honen barruan egiten den lanarekin ondare biologikoa eta biodibertsitatea zaindu eta artatu nahi dira, arraza autoktonoak eta Bizkaiko baldintza klimatiko eta geografikoetara ondo egokituta daudenak direlako.
Gorlizko Foru Abeletxea
Gorlizko Foru Abeletxea eliteko behi-azienda piriniotarraren erreferentziako zentroa da eta bertan hobekuntza genetiko iraunkorreko prozesua lantzen da, prozesuan amen lineak lehenesteko ahalegina eginda. Abeletxean balio genetiko nabarmena eta egiaztatua duten zekorrak hautatzen eta hazten dira Sabaizako hazitarako zekorren testatze indibidualeko estaziora eramateko eta Behi-azienda Piriniotarraren Elkarteen Konfederazioak aukeratzen baditu, intseminazio artifizialerako erabiltzeko; beste kasu batzuetan, enkante publikoan saltzen zaizkie herri basoen erabiltzaileak ez diren arrazaren liburu genealogikoko abeltzainei edo lagapenean uzten dira; beste batzuetan, Behi-azienda Piriniotarraren Hazleen Federazioko kideak diren pertsonei lagapenean utzita Euskal Herriko Herri Basoetarako uzten dira, hau da, abeltzain berriak erakartzeko eta horrela arrazaren liburu genealogikoa zabaltzeko balio dezaten.
Gorlizko Abeletxean, aldi berean, arrazaren hobekuntza genetikoan eragina duten bigantxak hautatzen eta hazten dira eta enkante publikoen bidez hedatzen dira; enkanteetarako ateratzen dira ordezpenerako erabiltzen ez direnak edo etxaldean bertan soberan dauden behiak.
Halaber, etxalde hau erreferentziako zentroa da pottoka arraza ekinoari dagokionez, hau da, bi helburu lortzeko jarduerak burutzen dituen zentro esperimentala da: alde batetik, Bizkaiko abeltzaintza sustatzea eta bultzatzea eta, bestetik, abere hau era eragingarrian eta kontrolatuan lehengoratzea, 1996an zuen egoerarekin alderatuta egoerak hobera egin arren galtzeko arriskuan dagoen espeziea delako. Horrela, arraza honekin egiten den lanaren helburuen barruan hazkuntza-jarduera sustatzea dago horretarako arrazakoa izatearen ziurtagirirako bitartekoak emanda eta odolkidetasuna murriztearen ondoreetarako gurutzaketak antolatuta eta optimizatuta. Eta hori guztia, aldi berean, arrazari balorea emateko ahalegina eginda, hain zuzen ere lehengoratzea eta hobekuntza genetikoko programak gainditu eta, beste urrats bat emanda, erabilgarritasun ekonomikoa eta gaitasuna emateko eta, ondorioz, arraza autoktono honi etorkizun jasangarria eskaintzeko.