Ibilitako bide luze eta zabala zaila irudi dezake eta berez, zaila izan da. 1967ko urtarrilean hasi zen Eguzkibegi ikastolako bide hori, Galdakaon, euskera eta euskal kultura sustatzeko asmoarekin. Ikastola 50 urtez egon da bide hortan, lehenengo egunetik gaur arte, eboluzio handia eta aldaketa ugari ikusiz. Lehenengo pausoak guraso talde baten eskutik etorri ziren, Zabalea kaleko etxe txiki batean. Orduan 35 ikasle eta 2 irakasle (Maribi Zamakola eta Itziar Barrenetxea) osatzen zutelarik. Urte batzuk egon ziren borroka bizian, lonja txikietan klaseak ematen eta gutxinaka, proiektu garrantzitsu hori aurrera eramanez.

Urteak aurrera joan ahala, Eguzkibegi errealitate bat bihurtu zen eta 70eko hamarkadan kooperatiba bihurtu zen. Gaur egun kokatua dagoen lurra erosi zuten orduan eta 80ko hamarkadan izan zen saltorik handiena eta garapen potente eta serioa hasi zutenean. Zentzu honetan, gaur egun duen estruktura eta Eusko Jaurlaritzako kontzertazioa jaso zuen ikastolak. Bi gauza hauek urrera pausu garrantzitsuak izan ziren, 67an hasitako lan eta gogoei jarraitutasun ezin hobea emanez.

Ikastola txiki eta apal hura asko aldatu da, hala ere, lehen bezain indartsu eta gogor egiten diote aurre orainaldi eta etorkizunari. Pasadan udan, inbertsio handi bat egin zuten 0-3 urteko gelak berrizteko, “bereziki adin honetarako elementu pedagogioak sartuz”, diote ikastetxearen zuzendaritzatik. Horrela, gaur egun Eguzkibegin, Haur Hezkuntzatik (0urtetik) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza(16urte) bitarteko ikasketak egiteko aukera badago eta horri jarraipena emateko Harrobia Ikastola (Lanbide Heziketa) eta Ibaizabal Ikastolarekin (Batxillera) bazkidetuta dago.

Lan eta bide luze hori behar den bezala ospatu behar dira eta horretarako Eguzkibegi ikastolak hainbat ekitaldi burutuko ditu aurten. Hasteko, atzo Torrezabal kultur etxean Ikastolaren ibilbidean funtsezkoak izan diren pertsonak omendu zituzten, baina gaur egun Eguzkibegi familia osatzen dutenek ere izan zuten zer esanik eta protagonismoa, txikienetatik handienetara, ikasle, irakasle, guraso eta lagunak. Ibon Uribe alkatea eta beste zinegotzi batzuk ere agertu ziren, erakunde lokalen euskarria erakutsiz. Gainera, alkatearen kasuan, ikastolako ikasle ohia ere bada.

Ekitaldia bikain zuzendu zuten Joana Lasheras eta Jon Gomezek. Behin baino gehiagotan, begiak barrez barre agertu ziren Torrezabal betezen zuten aurpegietan, baina baita malkoak ere izan zuten prtagonismoa. Oroimen asko eta istorio pila gogoratu zituzten, argazkiz beteriko bideo bat pasa zuten eta berstoak ere ez ziren faltatu.

Aldaketei egokituz Han egon ziren ere Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko ordezkaria, Gotzon Barandiaran, Arkaitz Estiballes eta beste hainbat lagun. Hezkuntza proiektua denbora ezberdinei egokitzen joan da, beti hasi ziren balore eta ideiak ahaztu gabe. Orain, Eguzkibegi Ikastola gurasoen kooperatiba bat da eta Ikastolen Elkartearen barruan dago. eta 700 gazte eta 55 irakasle dauzka ikastetxeak. Baloreen artean aniztasuna errespetatzea dute helburu.

Gainera, finlandiatik datorren Kiva proiektua ezarriko dute, bullinga ekiditzeko eta elkarbizitza bultzatzeko. Gaur egun Urtxintxa, Txanela eta Eki metodologiekin lan egiten dute. Horrez gain, denborak aldatzen direnez, Euskara ardatz nagusia izanik, ingelesa eta frantsesa ere ikasten dira (inglesa 4 urtetik aurrera eta frentsesa DBHn).