Bizkaia
Conciertos de fiestas de Santurtzi
Koroideremia eta lehen sorospen hitzaldi bana, bihar Ondarroan
Ondarroa. Osasuna izango dute hizpide bihar Ondarroan, berbaldi eta ikastaro banaren bitartez. Alde batetik, Fran Oleak Koroideremia, ikusmeneko gaixotasuna, zer den jorratuko du Santa Klara kofradian. Batxilergo lehen mailako ikasleei zuzendutako hitzaldia 12:00etatik 14:00etara emango du bere lau seme-alabak itsutasuneraino eraman ditzakeen gaitza dituen aulestiarrak.
Bestealde, kirol arloan lehen sorospenen inguruko oinarrizko ikastaroa eskainiko dute Eladino Gonzalez medikuak eta Idoia Martinez Zilloniz erizainak Kofradia Zaharrean. Entrenatzaile, monitore eta delegatuei zuzendutako ekimena 18:00etatik 20:00etara izango da.