Errefuxiatu sahararrentzako janaria batuko dute Ondarroan
Ondarroa. Urtarrilaren 28ra arte Ondarroako ikastetxe, janari denda, gazteleku zein udaletxean Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko janaria batuko da. Urtero egiten den ekimen hau Sahararen aldeko elkartasun astearen barruan antolatzen da.
Honenbestez, eguenean, hilak 19, Egungo egoera Saharan ezagutzeko aukera emango duen hitzaldia eskainiko dute Askapeneko Brigadistek Kofradia Zaharrean, 19:00etatik aurrera. Hurrengo egunean afari sahararra dastatu ahal izango da gaztetxean, 21:00etatik aurrera, eta ostean herrialdearen inguruko dokumentala proiektatuko dute. Larunbatean ekimenek jarraipena izango dute gaztelekuan Sahararako kamisetak margotzeko egingo den ekimenarekin eta ostean herrialde afrikarrean egondako herriko bi gazteren testigantzak azalduko dituen dokumentala emango dute.
Urtarrilaren 24an ikastetxeetako ikasleek Eman lata, Mendebaldeko Saharar herriaren alde, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 2007an Tindufeko Kanpamenduetara egindako bisitaren kronikaren bideoa ikusiko dute eskola orduetan, eta 19:00etan Antiguako Ama jubilatuen etxean dokumentala izango da. Ekimenei amaiera emateko, Eman Lata eguna ospatuko da Itsasaurren urtarrilaren 28an 11:00etatik aurrera. Jaima sahararra eta teaz gain, eskulanak egin ahal izango dira eta Porrotx eta Marikalanbre ere bertaratuko dira. Nahi duenak janarien latak eraman ahal izango ditu Saharara bidaltzeko.
Más en Bizkaia
-
Vecinos de Bilbao critican que se incluyan como refugios climáticos centros comerciales y polideportivos de pago
-
Planes para el fin de semana: del 20 al 22 de junio
-
“Nuestro compromiso sigue siendo mejorar la vida de las y los zornotzarras”
-
“La enfermedad de Lyme tiene tratamiento y cura, hay que evitar las fobias y miedos”