'Piano baten inguruan: batzen gaituena' kontzertua jasoko du Bidebarrietak
• Iñaki Salvadorrek, Jakes Txapartegik eta Esther Barandiaranek askotariko musika programa aurkezten dute, eta horrekin euren bizipenak ere jakinarazten dizkiete entzuleei
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak "Piano baten inguruan: batzen gaituena" izeneko kontzertua hartuko du abenduaren 19an, ostirala, 19:00etan., eta horrekin itxiko da urtea.
Iñaki Salvador, Jakes Txapartegi eta Esther Barandiaran ditu protagonista, eta programan bakarlari gisa interpretatutako piezak eta bikote edo hirukoteetan elkartutako beste batzuk aurkeztuko dituzte. Gainera, musikarekin uztartuz, beren banakako ibilbideak eta esperientzia partekatua azaltzen diote publikoari. Azaldu dutenez, aukera berezia da bizitzari musikaren oparia eskertzeko eta haren inguruan topo egin izanaren zorte handia ospatzeko. Ana Pimentak eta Iñaki Salvadorrek zuzendu dute eta gidoia garatu dute ikuskizuna honetarako.
Jakes Txapartegiren istorioa pasio eta gainditze istorio bat da. Itsuak izateak bizi-izaera erresilientea markatu eta sortu du. Musika, oro har, eta pianoa, bereziki, lehen mailako sormen eta konexio emozionaleko tresnak izan dira berarentzat. Bere irakaslea, Esther Barandiaran pianista, Hondarribiko Musika Eskolan ematen dizkion klaseen esparruan, funtsezko elementu bihurtu da Jakesek egindako bidean. Elkarrekin teknika berezi bat garatu dute 15 urteko musikari gazteak pianoarekin partiturarik gabe ikasi eta jotzeko.
Ikaskuntza sortzailearen prozesuan zehar partekatutako bilaketa- eta esperimentazio-urteek, oso zentzumenezkoak, beren fruituak eman dituzte aintzatespen moduan. Jakes Txapartegik 2024an piano modalitateko eta 15 urte arteko kategoriako Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketa irabazi zuen, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan. Eta aurreko edizioan ere, hondarribitarrak bigarren sari bat lortu zuen.
Iñaki Salvador pianista ospetsua musikari gaztearekin harremanetan jarri zen eta Esther eta Jakes egiten ari diren lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen. Hortik aurrera, esperientziak partekatzen hasi ziren. Noizean behin eta puntualki agertu dira elkarrekin zenbait agertokitan, eta "Piano baten inguruan: batzen gaituena" lanari esker, kontzertu partekatu bat sortu nahi izan dute: hiru piano-jotzaile, beren adierazteko eta sortzeko grinaren inguruan.
Kontzerturako sarrerak, 5 euroko kostuarekin, online eros daitezke www.bilbaokultura.eus webgunean, emanaldiaren eguneko 17:30ak arte, eta Bidebarrieta liburutegian, hilaren 19an, ordutegi horretatik hasi eta emanaldia hasi arte.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago.
Temas
Más en Bilbao
-
La llegada de la Korrika a Bilbao aumenta masivamente el uso del tren
-
El arte de no tirar nada: la revolución de la ropa usada llega a la Sala BBK
-
La Sala BBK se convierte en una "fábrica textil" para enseñar a las familias a dar una segunda vida a su ropa
-
Importantes cambios en el tráfico en Bilbao el próximo lunes por la Itzulia 2026